Asteartea, abenduak 17



16:00

Ate irekiak, ludotekan

Elgetako ludotekan, Elgeta | Umeak

Zerbitzua ezagutzera emateko ate irekiak, ludotekan. 2-6 urte bitarteko neska-mutikoendako.

Ate irekiak, ludotekan Elgetako ludotekan

Zerbitzua ezagutzera emateko ate irekiak, ludotekan. 2-6 urte bitarteko neska-mutikoendako.


16:15

Bizikasi saioa, herri eskolan

Elgetako Herri Eskola, Elgeta | Bestelakoak

Herri Eskolak antolatuta Bizikasi saioa. Bizikidetzaren inguruan hitz egiteko eta kontzeptuak partekatzeko eta argitzeko saioa. Gurasoei zuzendua. Abiapuntua: seme-alabentzat jazarpen gabeko ikastetxea izatea. Dinamizatzaileak: BAT taldeko kideak, Bullying aurkako taldea. Lekua: eskolako liburutegia.

Bizikasi saioa, herri eskolan Elgetako Herri Eskola

Herri Eskolak antolatuta Bizikasi saioa. Bizikidetzaren inguruan hitz egiteko eta kontzeptuak partekatzeko eta argitzeko saioa. Gurasoei zuzendua. Abiapuntua: seme-alabentzat jazarpen gabeko ikastetxea izatea. Dinamizatzaileak: BAT taldeko kideak, Bullying aurkako taldea. Lekua: eskolako liburutegia.


17:00

Arrasate Musikaleko Ikasleen Gabon kontzertua

Iturbide egoitza, Arrasate | Musika

Arrasate Musikaleko Ikasleek Gabon kontzertua eskainiko dute gaur, Iturbide egoitzan, 17:00etatik aurrera.

Arrasate Musikaleko Ikasleen Gabon kontzertua Iturbide egoitza

Arrasate Musikaleko Ikasleek Gabon kontzertua eskainiko dute gaur, Iturbide egoitzan, 17:00etatik aurrera.


18:00

Miren Amurizaren 'Basa' liburuaren inguruko solasaldia

Kulturate, Arrasate | Literatura

Santamasetako egitarauaren baitan, Miren Amurizaren Basa liburuaren inguruko solasaldia izango da Kulturaten eta Ane Zuazubiskarrek gidatuko du.

Miren Amurizaren 'Basa' liburuaren inguruko solasaldia Kulturate

Santamasetako egitarauaren baitan, Miren Amurizaren Basa liburuaren inguruko solasaldia izango da Kulturaten eta Ane Zuazubiskarrek gidatuko du.


18:00

Baserri inguruan sortutako plastikoaren bilketa

Oñatiko auzoak, Oñati | Deia

Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.

Baserri inguruan sortutako plastikoaren bilketa Oñatiko auzoak

Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak:

  • Zanartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Musika Eskola gainekaldean.

Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora.

Batuko den plastiko mota:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira.

Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.


18:00

Gabonetako kontzertua

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Musika

Leizarra musika eskolako kideek Gabonetako kontzertua eskainiko dute.

Gabonetako kontzertua Herriko Plaza

Leizarra musika eskolako kideek Gabonetako kontzertua eskainiko dute.


18:30

'Nigan' hitzaldia Jesus Mataren eskutik

Olaran etxea, Antzuola | Hitzaldiak

Nigan izeneko hitzaldia, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako, Jesus Mataren eskutik.

'Nigan' hitzaldia Jesus Mataren eskutik Olaran etxea

Nigan izeneko hitzaldia, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako, Jesus Mataren eskutik.


18:30

Etxebizitzetan eguzki plakak jartzeko argibideak

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Norberaren etxean eguzki plakak jartzeko argibideak emango dituzte. Erosketa komunitarioa antolatzen dabiltza hainbat lagun eta horren gaineko interesa izanez gero udaletxe zaharrera jo.

Etxebizitzetan eguzki plakak jartzeko argibideak Udaletxe zaharra

Norberaren etxean eguzki plakak jartzeko argibideak emango dituzte. Erosketa komunitarioa antolatzen dabiltza hainbat lagun eta horren gaineko interesa izanez gero udaletxe zaharrera jo.


19:00

Osoko bilkura: 2020ko udal aurrekontua

Elgetako udaletxea, Elgeta | Udala

Udalbatzak osoko bilkura egingo du, besteak besste, 2020ko udal aurrekontua onartzeko.

Osoko bilkura: 2020ko udal aurrekontua Elgetako udaletxea

Udalbatzak osoko bilkura egingo du, besteak besste, 2020ko udal aurrekontua onartzeko.


19:00

Etorkizuneko Oñatiri buruz egingo dute berba herriko azken bost alkateek

Zinema aretoa, Oñati | Hitzaldiak

Anjel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza dira Oñatiko azken bost alkateak eta herriak dituen erronkez hitz egiteko elkartuko dira datorren astean. Abenduaren 17an izango da solasaldia, 19:00etan, zinema aretoan.

Etorkizuneko Oñatiri buruz egingo dute berba herriko azken bost alkateek Zinema aretoa

Anjel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza dira Oñatiko azken bost alkateak eta herriak dituen erronkez hitz egiteko elkartuko dira datorren astean. Abenduaren 17an izango da solasaldia, 19:00etan, zinema aretoan.


20:30

Gala lirikoa Ozenki elkartearen eskutik

Amaia antzokia, Arrasate | Musika

Ozenki elkarte lirikoak gala liriko bat antolatu du Gabonetan egiteko formatu kontzertuan. David Baños tenor murtziarrak, Alberto Arrabal baritono madrildarrak eta Elisa di Prieto soprano sevillarrak hartuko dute parte. Haiekin batera Arkaitz Mendoza maisua pianoan izango da.

Gala lirikoa Ozenki elkartearen eskutik Amaia antzokia

Ozenki elkarte lirikoak gala liriko bat antolatu du Gabonetan egiteko formatu kontzertuan. David Baños tenor murtziarrak, Alberto Arrabal baritono madrildarrak eta Elisa di Prieto soprano sevillarrak hartuko dute parte. Haiekin batera Arkaitz Mendoza maisua pianoan izango da.



17:30
20:30

Arrasateko margo taldearen erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.

Arrasateko margo taldearen erakusketa Kulturate

Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»