Etorkizuneko Oñatiri buruz egingo dute berba herriko azken bost alkateek

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko abe. 12a, 09:24

Anjel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Izaro Elorza eta Mikel Biain (Argazkia: Nagore Goñi)

Anjel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza dira Oñatiko azken bost alkateak eta herriak dituen erronkez hitz egiteko elkartuko dira datorren astean. Abenduaren 17an izango da solasaldia, 19:00etan, zinema aretoan.

300 zenbaki kaleratu ditu Kontzejupetik udal aldizkariak eta zenbaki borobil horren bueltan, ekitaldi bat baino gehiago antolatu dituzte datozen egunetarako.

Horietako bat da Oñatiko azken bost alkateekin egingo den solasaldia. Herriak arlo ezberdinetan izan duen bilakaera eta batez ere etorkizunera begira herriak dituen erronkez hitz egingo dute bostek: Anjel Iturbe (1991-2003), Andoni Gartzia (2003-2008), Lourdes Idoiaga (2006-2011), Mikel Biain (2011-2019) eta Izaro Elorza (2019-2023). Alkate jardunean izandako esperientzien inguruan jardungo dute eta baita etorkizuneko Oñatiz ere.

Erakusketa eta ate irekiak

Mahai ingurua zinema aretoan izango da, abenduaren 17an, 19:00etan. Egun horretan, liburutegiaren sarreran, erakusketa bat jarriko dute Kontzejupetik aldizkariaren 300 zenbakien azalekin. Hilaren 31ra arte egongo da jarrita erakusketa hori.

Abenduaren 21ean, ate irekiak egingo dituzte Kontzejupetik aldizkariko eta Oñati Irratiko erredakzioa ikusteko, Olakuako dorrea. 10:00etatik 13:00etara izango da ate irekien jardunaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak