Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Odola emateko aukera izango da urriaren 21ean eta 28an Durana kalean egongo den autobusean.
Landatxope erretiratuen elkarteak antolatuta, eta Kontsumobideren laguntzarekin, bi hitzaldi eskainiko ditu urrian. Lehenak, publizitatearen trikimailuak izango ditu ardatz; eta bigarrenak bankuak eskaintzen dituzten zerbitzuak.
'Egin koxka sagarrari' izeneko hitzaldia egingo du Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak Lagun Leku elkartean
'Mientras dure la guerra' filma (Espainia, 2019; 107 minutu). Zuzendaria: Alejandro Amenabar. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Woody Allenek zuzendutako filma da Dias de lluvia en Nueva York. Komediazko pelikula bat da eta ordu eta erdiko iraupena du.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.