Kontsumobideren eskutik bi tailer praktiko, urrian

Maider Arregi 2019ko urr. 10a, 12:00

Landatxope erretiratuen elkarteak antolatuta, eta Kontsumobideren laguntzarekin, bi hitzaldi eskainiko ditu urrian. Lehenak, publizitatearen trikimailuak izango ditu ardatz; eta bigarrenak bankuak eskaintzen dituzten zerbitzuak. 

"Hitzaldiak baino gehiago tailerrak izango dira; adibide praktikoak izango dituzte hobeto uler dezagun gai bakoitza", argitu du Landatxopeko idazkari Pilar Etxanizek. Hala, urriaren 21ean, astelehena, Publizitatearen trikimailuak izeneko tailerra izango da arratsaldeko bostetan hasita, Olaranen.

Urriaren 28an, astelehena, aldiz, Banku zerbitzua tailerra, bostetan ere. "Esan moduan adibideak jarriko dira eta herritarren eskubideak azalduko dira. Fakturen irakurketa ere egingo da adibide gisa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak