Astebetez atzeratu du Arrola Mendizale elkarteak Europako Mendietara egin behar duen irteera. Hala, urriko lehen asteburuan beharrean, urriaren 12 eta 13an izango da irteera. 20 plaza daude aterpetxean. "Beraz, izena eman beharko dute interesa dutenek berriro arrolamt@gmail.com helbidera mezua idatzita. Barkatu eragozpenak".
Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta irteera Axpetik Larranora. Taldea 08:00etan abiatuko da herritik autoetan. Izen-emateak eguenera bitartean udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 5 euro.
Domekarako, irailak 22, antolatu du Palmerakuak taldeak mendi bizikleta martxa, aurten zazpigarrenez. Agorrosindik irtengo dira, 09:00etan, eta helmuga Agorrosinen bertan egongo da. Ohi moduan, Elosua, Trekutz eta Irimo inguruan ibiliko dira lasterkariak, baina ibilbidean jaitsiera berriak iragarri dituzte. Egubakoitzera arte Kirol probak-en eman ahalko da izena, baina egunean bertan ere egongo da aukera; gehienez 300 ziklista onartuko dituzte.
Hauxe da gaurko egitaraua: 09:00etan, Txistulari Taldearen goiz-eresia. Goizean zehar Aire libreko 17. MARGO-LEHIAKETA. 14:30ean, sari banaketa Kultur Etxean 10:30ean, NAZIOARTEKO 60. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian. 12:00etan, ATSOLORRA: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua. 12:00etan, Musika Bandaren kalejira. 13:00etan, Musika Bandaren kontzertua, plazan.Egitaraua:Valtierra..................................Pasodoblea.................Jose A. Morella RodrigoWest Side Story.......................Musikala......................Leonard BernsteinEl chaleco blanco....................Zarzuela......................ChuecaThe Beatles in concert...........Fanfare........................Lennon and Mc.CartneyZuzendaria: Iñaxio Ibarrondo 16:00etna, BOLAJOKO TXAPELKETA, San Martinen. Antolatzailea: Kurtze Baltz K.K.E. 17:00etan, ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA (arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia), San Martinen. Antolatzailea: Txantxiku Arkulariak. 18:00etan, ERRALDOIEN KONPARTSAK, irteera Kanpantxotik. Antolatzailea: Kanpantxo Kultura Elkartea.
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek – Tutik Clowns– Txirinbolo ikuskizuna eskainiko dute Arkupen (sarrera, 3 euro).
Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta musika izango dute dantzan egiteko mojen komentuko lorategian.
Mendizale gazteek esperientzia eta ibilerak azaltzeaz gain, Xerpa herriaren jatorria, mendizaletasuna, harremanak eta garraiatzaileen lana aztertzen ditu dokumentalak (60'). Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Doan
Mugikortasun astearen barruan, Herribusa doan izango da aste honetan
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.