Iraileko odol ateratzea, Oñatiko odol emaileen elkarteak deituta
Hiruko saskibaloi txapelketa antolatu du Aresko elkarteak 2006 eta 2009 artean jaiotako neska-mutilentzat. Izena bertan eman beharko da; gutxienez hiru jokalarik osatuko dute taldea eta gehienez lauk. Zortzi minutuko partiduak jokatuko dituzte.
DJ Jabi Sound-en emanaldia Pake Leku erretiratuen elkarteak antolatuta
Elkarte berriaren jendaurreko aurkezpena, plazan. Kamiseta salmenta eta luntxa iragarri dituzte.
ETBko sukaldaritza saiotik dei-tu dute esanez saio bat egin gura dutela Elgetako Arimen Gauean parte hartutako jendearekin. Bi pertsona daude gonbidatuta, eta nor joan erabakitzeko batzarra deitu dute antolatzaileek. Urteotan antzezpenean parte hartu-tako guztiak daude gonbidatuta hilaren 20an ludotekan egingo den bilerara, 19:10ean.
2010etik 2017ra Alex Mendikutek aramaioarrei ateratako ehun argazki ingururi bertsoak jarri dizkie Manex Agirrek, eta 'Begiz jotako koplak' liburua osatu dute. Hilaren 20an aurkeztuko dute, eta salmentako dirua Aita Mari ontziarendako izango da.
Mendizale gazteek esperientzia eta ibilerak azaltzeaz gain, Xerpa herriaren jatorria, mendizaletasuna, harremanak eta garraiatzaileen lana aztertzen ditu dokumentalak (60'). Doan
Parabellum eta Lokuria taldeen kontzertua. Sarrera, zortzi euro
Aretxabaletako tomatearen astean pintxo bereziak egongo dira Aretxabaletako taberna batzuetan.Informazio gehiago: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus
Mugikortasun astearen barruan, Herribusa doan izango da aste honetan
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.