Zapatuan egingo den 'Birzikleta' azokarako material bilketa (2. eskuko bizikleta, patinete eta osagarriak). Goiz eta arratsaldez herriko plazan
Erretiratuendako podologo kontsulta irailaren 19an izango da. Txanda hartzeko deitu egin behar da. 943 76 80 77 (Nati).
Mugikortasun Jasangarriaren Asteko ostegunerako, hilak 19rako, ikastaro berri bat antolatu da: Iraupena: 2 ordu Ordutegia: 17:00 Lekua: Kiroldegia Oharrak: Antolakuntzak emango du beharrezko materiala eta gutxienez 6 pertsona beharko dira taldea osatzeko.
Tomatearen Astearen barruan haziak lortzeko ikastaroa eskainiko dute Arkupeko bigarren solairuan.
Umeen danborradako entsegu orokorra egingo dute gaur Eltzian. Danborrada irailaren 21ean izango da.
Olaitturri Kultur elkarteak antolatuta, 'Tomas Zumalakarregi jenerala' izeneko hitzaldia. Hizlaria:Eider Arruti (Zumalakarregi museoa). Aurkezlea: Migel Anjel Agirre (Olaitturri)
2018ko udan 5 lagunek autokarabana alokatu eta Italiako Alpeetara jo zuten mendiko portu mitikoenak bizikletan igotzeko (Mortirolo, Stelvio, Gavia eta Passo Pordoi). Bizikletaz gain oinez ere egin zuten ibilbide zirkular bat, ”Lavaredoko Hiru Tontorrak”. Eta handik bueltan, etxeratu aurretik, Frantziako Kosta Urdinean atsedenerako geldialdia egiteko ere aprobetxatu zuten. 5 lagun, beste hainbeste bizikleta, autokarabana bat, kilometro asko eta esperientzia berriak ugari. Hizlariak: Asier, Xabi, Iker, Jon eta Iñigo.
Aretxabaletako tomatearen astean pintxo bereziak egongo dira Aretxabaletako taberna batzuetan.Informazio gehiago: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus
Mugikortasun astearen barruan, Herribusa doan izango da aste honetan
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.