2019/09/19 21:00 - 22:00

Hitzaldiak

Ostegun Bidaiariak: 'Alpe italiarrak: autokarabanan eta bizikletan'

Ostegun Bidaiariak: 'Alpe italiarrak: autokarabanan eta bizikletan'
Zaldibar antzokian, Eskoriatza

2018ko udan 5 lagunek autokarabana alokatu eta Italiako Alpeetara jo zuten mendiko portu mitikoenak bizikletan igotzeko (Mortirolo, Stelvio, Gavia eta Passo Pordoi). Bizikletaz gain oinez ere egin zuten ibilbide zirkular bat, ”Lavaredoko Hiru Tontorrak”. Eta handik bueltan, etxeratu aurretik, Frantziako Kosta Urdinean atsedenerako geldialdia egiteko ere aprobetxatu zuten. 5 lagun, beste hainbeste bizikleta, autokarabana bat, kilometro asko eta esperientzia berriak ugari.

Hizlariak: Asier, Xabi, Iker, Jon eta Iñigo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak