Oñatiko III. abentura raida egingo da hilaren 15ean eta 16an. Antolatzaileak: Oroe (Oñatiko raid eta orientazio elkartea) eta Got (Gipuzkoako Orientazio Taldea) Ekainaren 15ean: 15:00etatik 23:00etara Ekainaren 16an: 08:00etatik 13:00etara
Araotzen auzoko jaiak dituzte asteburuan eta hauxe da gaurko egitaraua: 10:30ean, meza 11:00etan otamena eta pilota partidua. Pilotariak: Aloña Mendiko pilota taldeko gazteak 12:30ean, herri kirolak. Gazteen artekoak 13:00etan, musikariak. Irati Barrena eta Maddi Guridi
Amillenaren bisita gidatua. Ibarra-Azkoaga-Barajuen-Ibarra. Helduentzat. Izena emateko: 945-44 50 16 eta amillena@gmail.com.
'Mejor que nunca' filma (Erresuma Handia, 2019). Zara Hayes da zuzendaria. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Bergarak hiri-gutuna jaso zuela 750 urte bete zirela gogora ekartzeko hamaika ekitaldien artean, emakumeen Bergara Hiria txapelketak antolatu ziren iaz. Hockey txapelketa oso arrakastatsua izan zen eta aurten errepikatu egingo dute; zapatuan goi mailako taldeak arituko dira, eta domekan gaztetxoek aukera izango dute gurean nahiko ezezaguna den kirola probatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegotik etorriko diren 30-40 irrati-kontrol auto inguru elkartuko dira domekan. Laugarrenez egingo dute topaketa Beheko auzoko kanpo beltzean. Aurten ere, batuko duten dirua Bergarako Fundame elkartearendako izango da.