Ixadebalde merkealdien azoka egingo du Aretxarte merkatarien elkarteak mojen komentuan. Udazken eta negu sasoiko generoa eskainiko dute prezio ezin hobean. Egubakoitzean goizez eta arratsaldez izango da zabalik azoka, eta zapatuan, goizez.
Eguraldi onarekin ekintzak plazan izango dira, bestela frontoian. 15:00etan, eskolatik abiatuta eskolako umeen mozorro kalejira plazara. Bertan dantzak egingo dituzte. 16:30ean, txokolate-jana Maala guraso elkarteak antolatuta. 17:00etan I&D jaialdia Udalak antolatuta. 18:30ean, buruhandiak Udalak antolatuta.
UNEDen 'Elhuyar anaiak, adiskideen elkartea eta wolframaren isolamendua' hitzaldia eskainiko dute martxoaren 1ean, barikua. Hizlaria EHUko Kimika Ez-organikoko katedradun eta irakasle emeritu den Pascual Román Polo izango da, irakasleak wolframaren aurkikuntza bideratu zuten zirkunstantziei buruz hitz egingo du.
Hitzaldia Pascual Román Polok emango du. Irakasle emeritua, Kimikako katedraduna eta zientzia-dibulgatzaile emankorra da, eta wolframaren aurkikuntza bideratu zuten zirkunstantziei buruz hitz egingo du (espioitza-ekintza bat ere egon zen atzean). Sarrera doan da.
Leizarra musika eskolako ikasleek, txistularien eta musikarien laguntzarekin, hainbat dantza eskainiko dituzte Aratusteei ongietorria egiteko. Ibarra kiroldegian elkartuko dira.
Urtero legez, Arrasate musikalek inauterietako doako kontzertua eskainiko du. Emanaldia bihar izango da 18:00etan, Amaia Antzokian. Guztira 9 talde eta 120 bat musikarik hartuko dute parte kontzertuan.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi da eta herrialde horren egoeraz hitz egingo du.
Martxoaren 1etik 29ra bitartean Kulturateko klaustroan izango da arrasateko emakume sortzaileen erakusketa. Egubakoitzean egingo duten inaugurazio ekitaldian Flamekins taldeak kontzertua eskainiko du.
Bergarako EAJk egungo alkate Elena Lete aurkeztuko du ofizialki maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara begira. Aurkezpena Matxiategiko plaza berrian izango da, martxoaren 1ean, 19:00etan hasita.
Egubakoitzean, martxoaren 1ean, Eskoriatzako bandak Zirkoband izeneko saioa eskainiko du. Zaldibarren izango da, 20:00etan.
Yorgos Lanthimos-ek zuzendutako filma (Erresuma Batua, 2018). Sarrera da bost euro
Sarrera guztiak agortuta daude.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Pol-Polen Mendi Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra izango da aurten eta ekitaldiak San Pedro kaleko lokalean izango dira, 19:00etan, martxoaren 2an Arrasateko Galarra koba ezagutzeko den irteera izan ezik; hilaren 18an, batzar orokorra egingo dute (19:00).
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.