Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Odola emateko deia egin du Arabako odol emaileen elkarteko kideek. Horretarako, autobusa etorriko da Durana kalera.
Nafarroari buruzko zikloaren barruan, ‘Nafarroa euskal estatua. Baina… zer dela eta, Erdi Aroko kontu bat 2019an’ izeneko hitzaldia izango da, 19:00etan, Herri Liburutegian. Martin Ttipia Elkartearen eskutik.
Atzo egin zuten, Martxanterek deituta, martxoaren 8ko greba feministaren helburuak argitu eta Bergaran antolatu beharreko ekintzak antolatzeko lehen bilera irekia. "Bilera ondo joan zen baina kontu ugari zintzilik geratu ziren. Horregatik erabaki genuen bigarren asanblada bat egitea", adierazi dute. Otsailaren 11n izango da, Irizarren, 19:00etan.
Jose Antonio Villarrek idatzitako liburua
Adam McKay-k zuzendutako filma (2018, AEB). Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.