"Diagnosi txiki bat egin genuen, hurrengo deialdira begira beste sektore batzuk grebarekin bat egin dezaten. Horrez gain, egitarauan zirriborro bat egin genuen, datorren asanbladan zehaztuko duguna", gaineratu dute.
Atzo egin zuten, Martxanterek deituta, martxoaren 8ko greba feministaren helburuak argitu eta Bergaran antolatu beharreko ekintzak antolatzeko lehen bilera irekia. "Bilera ondo joan zen baina kontu ugari zintzilik geratu ziren. Horregatik erabaki genuen bigarren asanblada bat egitea", adierazi dute. Otsailaren 11n izango da, Irizarren, 19:00etan.
"Diagnosi txiki bat egin genuen, hurrengo deialdira begira beste sektore batzuk grebarekin bat egin dezaten. Horrez gain, egitarauan zirriborro bat egin genuen, datorren asanbladan zehaztuko duguna", gaineratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.