Igandea, irailak 23



Parekidetasuna udal instituzioan

Arrasate

Baleike udal taldetik proposamen bat helarazi diogu Arrasateko udal gobernuari, pleno aretoan dauden erretratuetan generoen artean parekidetasuna izateko. Arrasateko herriari ekarpenak ekarri dituzten hiru gizonen erretratuak pleno aretoan dauzkagu baina ez dago horrelako aitortzarik emakumeen kasuan, ez bait dago erretratu bakarra ere. Orain dela gutxi beste gizon bat gehitzeko eskaera jaso da eta aukera aproposa iruditu zaigu eztabaida hau mahai gainean jartzeko. Baleike taldetik egungo egoera historiko eta patriarkal hau aldatu nahi dugu, emakume askok merezi dutelako aitortza eta pleno aretoko hormetan gizonekin bersintasunean izatea. Honen eredu argia da Maisu Aranoren erretratua. Arrasateko pertsonai historikoa pleno aretoan dagoen bitartean, Teresa Maistrak bere senarraren ekarpen berdina herrian egin arren, ez dauka leku pribilegiatu honetan presentziarik, erretratua berez existitzen bada ere. Gure ustetan memoria feminista berreskuratzeko garaia da eta horregatik udal organuetara eraman dugu proposamena. Gure hasierako proposamena, Teresa Garcia-ren erretratua pleno aretoan jartzea izango litzateke, beste bi erretratuen aukeraketa Arrasateko historia feminista ondo ezagutzen duten Emakumeen Txokoko teknikari eta mugimendu feministako eragileen eskuetan utziz. Hala ere, gure gida lerroa historikoki emakumeei ukatutako memoria feminista berreskuratzen jarraitzea da eta horretarako borondate trinkoa daugaku, guztiz prest izanez bai alderdi edo edozeinen aldetik ekarpenak jaso, eztabaidatu eta mugara heltzen lagunduko gaituen akordio batetara iristeko. Proposamena aurrera eramateko formulan irekiak gaude eta akordiora heltzen saiatuko gara beste alderdiekin, kontsentzuaren bitartez helburua lortzeko: pleno aretoan dauden erretratuetan parekidetasuna lortzea, legealdia bukatu baino lehen 3 emakumeen presentzia izan dezagun gure udalerriko organu instituzional gorenean. Konpromezu honetara heltzen saiatuko gara beste alderdiekin.

Parekidetasuna udal instituzioan Baleike udal taldetik proposamen bat helarazi diogu Arrasateko udal gobernuari, pleno aretoan dauden erretratuetan generoen artean parekidetasuna izateko. Arrasateko herriari ekarpenak ekarri dituzten hiru gizonen erretratuak pleno aretoan dauzkagu baina ez dago horrelako aitortzarik emakumeen kasuan, ez bait dago erretratu bakarra ere. Orain dela gutxi beste gizon bat gehitzeko eskaera jaso da eta aukera aproposa iruditu zaigu eztabaida hau mahai gainean jartzeko. Baleike taldetik egungo egoera historiko eta patriarkal hau aldatu nahi dugu, emakume askok merezi dutelako aitortza eta pleno aretoko hormetan gizonekin bersintasunean izatea. Honen eredu argia da Maisu Aranoren erretratua. Arrasateko pertsonai historikoa pleno aretoan dagoen bitartean, Teresa Maistrak bere senarraren ekarpen berdina herrian egin arren, ez dauka leku pribilegiatu honetan presentziarik, erretratua berez existitzen bada ere. Gure ustetan memoria feminista berreskuratzeko garaia da eta horregatik udal organuetara eraman dugu proposamena. Gure hasierako proposamena, Teresa Garcia-ren erretratua pleno aretoan jartzea izango litzateke, beste bi erretratuen aukeraketa Arrasateko historia feminista ondo ezagutzen duten Emakumeen Txokoko teknikari eta mugimendu feministako eragileen eskuetan utziz. Hala ere, gure gida lerroa historikoki emakumeei ukatutako memoria feminista berreskuratzen jarraitzea da eta horretarako borondate trinkoa daugaku, guztiz prest izanez bai alderdi edo edozeinen aldetik ekarpenak jaso, eztabaidatu eta mugara heltzen lagunduko gaituen akordio batetara iristeko. Proposamena aurrera eramateko formulan irekiak gaude eta akordiora heltzen saiatuko gara beste alderdiekin, kontsentzuaren bitartez helburua lortzeko: pleno aretoan dauden erretratuetan parekidetasuna lortzea, legealdia bukatu baino lehen 3 emakumeen presentzia izan dezagun gure udalerriko organu instituzional gorenean. Konpromezu honetara heltzen saiatuko gara beste alderdiekin.

08:00

Mendi irteera: Ganbo eta Irumugarrieta

Elgetatik autoz abiatuta., Elgeta | Irteera

Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta irailaren 23an irteera Ganbo tontorretara (1.314 m.) Amezketatik abiatuta. Izen-ematea: kantsatzeke@gmail.com. "Iaz ere egin zen, baina, eguraldi txarra zela-eta, jendea errepikatzeko gogoarekin gelditu zen. Ea oraingoan Aralarreko paraje zoragarri honetaz gozatzeko aukera dugun", adierazi dute.

Mendi irteera: Ganbo eta Irumugarrieta Elgetatik autoz abiatuta.

Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta irailaren 23an irteera Ganbo tontorretara (1.314 m.) Amezketatik abiatuta. Izen-ematea: kantsatzeke@gmail.com. "Iaz ere egin zen, baina, eguraldi txarra zela-eta, jendea errepikatzeko gogoarekin gelditu zen. Ea oraingoan Aralarreko paraje zoragarri honetaz gozatzeko aukera dugun", adierazi dute.


09:00

San Migel jaiak

Oñati, Oñati | Jaiak

Gaurko egitaraua da: 09:00etan, Txistulari Taldearen GOIZ-ERESIA. Goizean zehar Aire libreko 16. MARGO-LEHIAKETA. 14:30ean, kultur etxean, sari-banaketa. 10:30ean, NAZIOARTEKO 59. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian. 11:30ean, 1. EMAKUMEEN PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, SAN MIGEL TORNEOA, plazako frontoian. 12:00etan, “ATSOLORRA”: urtean zehar jaiotako HAURREI ONGIETORRIA, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua. 12:00etan, musika Bandaren KALEJIRA. 13:00etan, Musika Bandaren KONTZERTUA, plazan.Egitaraua:La Gracia de Dios………..Pasodoblea……………………………...R.RoigAgua, azucarillos y aguardiente….....Zarzuela…….…….F.ChuecaSabeldanz…………………………………………………..……….KhachaturiakThe Beatles in concert………………….......Lennon and Mc.CartneyZuzendaria: Iñaxio Ibarrondo 16:00etan,  BOLAJOKO TXAPELKETA San Martinen, Kurtze Baltz K.K.E.k antolatua. 17:00etan, ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA (arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia) San Martinen, Txantxiku Arkulariak antolatuta. 20:00etan, Oñati Abesbatzaren eta Donostiako Mariaren Bihotzaren Abesbatzaren KONTZERTUA, Bidaurretan. Sarrera, doan.

San Migel jaiak Oñati

Gaurko egitaraua da:

  • 09:00etan, Txistulari Taldearen GOIZ-ERESIA.
  • Goizean zehar Aire libreko 16. MARGO-LEHIAKETA. 14:30ean, kultur etxean, sari-banaketa.
  • 10:30ean, NAZIOARTEKO 59. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian.
  • 11:30ean, 1. EMAKUMEEN PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, SAN MIGEL TORNEOA, plazako frontoian.
  • 12:00etan, “ATSOLORRA”: urtean zehar jaiotako HAURREI ONGIETORRIA, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
  • 12:00etan, musika Bandaren KALEJIRA.
  • 13:00etan, Musika Bandaren KONTZERTUA, plazan.
    Egitaraua:
    La Gracia de Dios………..Pasodoblea……………………………...R.Roig
    Agua, azucarillos y aguardiente….....Zarzuela…….…….F.Chueca
    Sabeldanz…………………………………………………..……….Khachaturiak
    The Beatles in concert………………….......Lennon and Mc.Cartney
    Zuzendaria: Iñaxio Ibarrondo
  • 16:00etan,  BOLAJOKO TXAPELKETA San Martinen, Kurtze Baltz K.K.E.k antolatua.
  • 17:00etan, ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA (arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia) San Martinen, Txantxiku Arkulariak antolatuta.
  • 20:00etan, Oñati Abesbatzaren eta Donostiako Mariaren Bihotzaren Abesbatzaren KONTZERTUA, Bidaurretan. Sarrera, doan.

10:00

Bizikleta martxa Eskoriatzatik Arrasatera

Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza | Irteera

Mugikortasun astearen barruan antolatutako ekintza da Bizikleta martxa bide gorritik izango da Eskoriatzatik Arrasateraino. Itzuleran, parte hartzaileen artean mokadu bat banatuko da Torrebasoko parkean. Martxan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Ezinbesteko izango da kasko ekartea.

Bizikleta martxa Eskoriatzatik Arrasatera Fernando Eskoriatza plaza

Mugikortasun astearen barruan antolatutako ekintza da

Bizikleta martxa bide gorritik izango da Eskoriatzatik Arrasateraino. Itzuleran, parte hartzaileen artean mokadu bat banatuko da Torrebasoko parkean.

Martxan parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Ezinbesteko izango da kasko ekartea.


10:15

Bizikleta martxa familiendako

Kurtzebarri eskolako kantxa, Aretxabaleta | Irteera

Mugikortasunaren Aste barruan familiendako bizikleta martxa egingo dute. Kurtzebarri eskolako kantxatik irtengo dira (10:15) eta ibilbidea honako hau izango da: Aretxabaleta-Torrebaso-Aretxabaleta. Bukatutakoan, hamarretakoa izango dute parte-hartzaileek.

Bizikleta martxa familiendako Kurtzebarri eskolako kantxa

Mugikortasunaren Aste barruan familiendako bizikleta martxa egingo dute. Kurtzebarri eskolako kantxatik irtengo dira (10:15) eta ibilbidea honako hau izango da: Aretxabaleta-Torrebaso-Aretxabaleta. Bukatutakoan, hamarretakoa izango dute parte-hartzaileek.


10:30

Artzain Txakur Txapelketa

Santa Lutzia, Oñati | Jaiak

59. Artzain Txakur Txapelketa

Artzain Txakur Txapelketa Santa Lutzia

59. Artzain Txakur Txapelketa


12:30

Sagardo Eguna Aramaion

Aramaioko Bizente Goikoetxea plaza, Aramaio

12:30 Herriko trikitilariekin kalejira. 13:00 Txotx irekiera, Azpiko Racing elkartearen eskutik: herriko sagardoa eta zukua, taloak, pintxoak...

Sagardo Eguna Aramaion Aramaioko Bizente Goikoetxea plaza
  • 12:30 Herriko trikitilariekin kalejira.
  • 13:00 Txotx irekiera, Azpiko Racing elkartearen eskutik: herriko sagardoa eta zukua, taloak, pintxoak...

16:00

Herriko bolo txapelketa

San Martin, Oñati | Jaiak

Kurtze Baltz elkarteak antolatuta, San Migeletako herri mailako bolo txapelketa

Herriko bolo txapelketa San Martin

Kurtze Baltz elkarteak antolatuta, San Migeletako herri mailako bolo txapelketa


18:00

Dantzaldia erretiratuendako

Mojen komentuko patioa, Aretxabaleta | Dantza

Dantzaldia izango da mojen komentuko patioan Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta. Irailaren 28a bitartean iraungo duen Kultura Asteari hasiera emango diote ekitaldi horrekin.

Dantzaldia erretiratuendako Mojen komentuko patioa

Dantzaldia izango da mojen komentuko patioan Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta. Irailaren 28a bitartean iraungo duen Kultura Asteari hasiera emango diote ekitaldi horrekin.


19:00

iShot!U jaialdia

Amaia antzokian. , Arrasate | Musika

Maiatzaren 11n kiskali zen Arrasateko Shot! estudioa berriro martxan jartzeko ekimenen barruan, jaialdi berezia egingo dute irailaren 23an Amaia antzokian: Pablo Novoa eta Keu Agirretxea, Ruper Ordorika, Petti eta Barrenan semiak, Ines Osinaga, Zea Maysko Aiora eta Piti eta Huntza. Sarrerak erosi ahalko dira aurrez Udaleko webgunean eta Taupan zein Irati tabernetan, 12 eurotan. Egunean bertan 15 euroko ordaindu beharko da leihatilan.

iShot!U jaialdia Amaia antzokian.

Maiatzaren 11n kiskali zen Arrasateko Shot! estudioa berriro martxan jartzeko ekimenen barruan, jaialdi berezia egingo dute irailaren 23an Amaia antzokian: Pablo Novoa eta Keu Agirretxea, Ruper Ordorika, Petti eta Barrenan semiak, Ines Osinaga, Zea Maysko Aiora eta Piti eta Huntza. Sarrerak erosi ahalko dira aurrez Udaleko webgunean eta Taupan zein Irati tabernetan, 12 eurotan. Egunean bertan 15 euroko ordaindu beharko da leihatilan.


19:00

Tanar Quartet eta El Tango

Seminarixoa, Bergara | Musika

[AZKEN ORDUKOA]: Seminarixoan izango da emanaldia (eta ez Arrizuriagan) eguraldi iragarpenaren ondorioz (19:00). Tanar Quartet eta El Tango taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da domekan, irailak 23, (19:00). Azer Lyutfaliev biolinista, Maria Zubimendi de la Hoz akordeoilaria, Mariano Santamaria pianista eta Christoph Filler kontrabaxu jotzailea igoko dira taula gainera.

Tanar Quartet eta El Tango Seminarixoa

[AZKEN ORDUKOA]: Seminarixoan izango da emanaldia (eta ez Arrizuriagan) eguraldi iragarpenaren ondorioz (19:00).

Tanar Quartet eta El Tango taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da domekan, irailak 23, (19:00). Azer Lyutfaliev biolinista, Maria Zubimendi de la Hoz akordeoilaria, Mariano Santamaria pianista eta Christoph Filler kontrabaxu jotzailea igoko dira taula gainera.


19:00

'Shot!' grabazio estudioaren homenezko kontzertua

Amaia antzokia, Arrasate | Musika

Arrasateko Shot! grabazio estudioa erre izana kolpe handia izan da Euskal Herriko musikari eta musika zaleentzat. Orain Shot!eko kideen bidelagunek hainbat ekimen prestatu dituzte estudioa berriro martxan jartzeko; lehena proposamenez jantzitako kontzertu eder hau: Pablo Novoa & Keu Agirretxe Ruper Ordorika Petti eta Barrenan Semiak Ines Osinaga Aiora eta Piti (Zea Mays) Huntza Aurresalmente Taupa eta Irati Tabernetan izango da edota www.arrasate.eus atarian.

'Shot!' grabazio estudioaren homenezko kontzertua Amaia antzokia

Arrasateko Shot! grabazio estudioa erre izana kolpe handia izan da Euskal Herriko musikari eta musika zaleentzat. Orain Shot!eko kideen bidelagunek hainbat ekimen prestatu dituzte estudioa berriro martxan jartzeko; lehena proposamenez jantzitako kontzertu eder hau:

  • Pablo Novoa & Keu Agirretxe
  • Ruper Ordorika
  • Petti eta Barrenan Semiak
  • Ines Osinaga
  • Aiora eta Piti (Zea Mays)
  • Huntza

Aurresalmente Taupa eta Irati Tabernetan izango da edota www.arrasate.eus atarian.


19:00

Ventos de Saudade taldearen fado doinuak

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Musika

Soraluzeko taldearen doinuak entzun ahal izateko 4 euro ordaindu beharko dira

Ventos de Saudade taldearen fado doinuak Arkupe kultura etxea

Soraluzeko taldearen doinuak entzun ahal izateko 4 euro ordaindu beharko dira



TAO ikastaroa

Etxaluze, Arrasate

Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.

TAO ikastaroa Etxaluze Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.


SENDABELAR TAILERRA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus

SENDABELAR TAILERRA Ekin Emakumeak elkartea Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus


09:00
13:00

Udal tasen ordainketa epea

Oñatiko udaletxea, Oñati | Deia

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.

Udal tasen ordainketa epea Oñatiko udaletxea

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.


18:00
14:00

San Martin pilota txapelketa

Aramaioko kiroldegia, Aramaio | Kirola

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.

San Martin pilota txapelketa Aramaioko kiroldegia

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.



11:00
20:00

GSR Debagoiena: 'Sormenetik ekintzara' erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Zapatuan, domekan eta jai egunetan itxita, gainotzeko egunetan irekita eta ondorengo ordutegiarekin: Goizean: 11:00-13:00 Arratsaldean: 18:00-20:00

GSR Debagoiena: 'Sormenetik ekintzara' erakusketa Arkupe kultura etxea

Zapatuan, domekan eta jai egunetan itxita, gainotzeko egunetan irekita eta ondorengo ordutegiarekin:

  • Goizean: 11:00-13:00
  • Arratsaldean: 18:00-20:00


18:30
19:00

Baionako kortsarioen galeria

Aroztegin. , Bergara | Erakusketak

Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.

Baionako kortsarioen galeria Aroztegin.

Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»