Gaurko egitaraua: 11:00etan, umeendako marrazki saioa 12:00etan, sari banaketa 12:30ean, Supituki Txiki inprobisazio saioa umeendako 15:00etan, ilinti kafea 16:00etan, mus txapelketa 17:00etatik 19:00etara, ur pistolen gerra (bakoitzak bere pistola eraman dezala) 19:00etan, txorimalo eta erraldoien kalejira txistulariekin 22:00etan, kontzertuak (atsedenaldian, photocall-a) 03:30ean, zizka-mizkak denentzako Ordu txikietan, soka saltoa
Bi talde aretxabaletar izango dira Ezkutu tabernan. Krisis taldeak Desde Otro Planeta diskoko (Rock Izar Records, 2018) kantak eskainiko ditu hainbat klasikorekin batera.
Hutsun taldeak txalaparta tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen musika ikuskizuna aurkeztuko du. Txalapartaren historia eta garapena azaltzeaz gain, kirikoketa eta tobera ere azaltzen dira bertan.
Uztailak 7 zapatua 23:00 OBENEUKE taldearen kontzertua 23:00 Barra eta bokadiloak Gauerdian urdaiazpikoaren zozketa Gauerako auzo-taxi zerbitzua egongo da 22:30etatik 08:00etara. Geltokiak taxi geltokia edo Aldai-Egia izango dira eta erabiltzaileek 10€ ordaindu beharko dute, gainontzekoa (6€) Udalak ordainduko duelarik.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Bilduma ikusgai uztailaren 15era arte.
Astelehena ezkero dago ikusgai, uztailaren 15era arte, astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara; Javier Galarzaren, Fernando Garciaren, Luis Maiztegiren eta Mikel Untzilla legazpiarraren zigilu bildumak batzen ditu erakusketak; bakoitzak gai bat lantzen du.
Bertako eta sasoiko baserritarren produktuak egongo dira salgai. Pintxo-potea ere egongo da eguaztenero.
Aurten, Errekan Gora hamaikagarren edizioan, uztaileko asteburuetan izango diren emanaldiez gain, egun handia, irailerako utzi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Atxorrotx mendian egingo duten jaierako. Uztailak 7 • Willis Drummond Gernika plazan, 22:30. Uztailak 13 • The Farras Marching Band Kalean zehar, 19:30. Uztailak 20 • Alai abesbatza Ibarraundi, 22:30. Uztailak 27 • Izaro Zaldibar plaza, 22:30. Irailak 15 • Zopilotes Txirriaus, umeen gunea… Atxorrotx mendian.