Irteeraren gai tematikoa: artzaintza Puntaik Punta jaialdiaren barrua Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar egiten diren mendi irteeren egitarauaren barruan, Arantzazuko Adiskideeketa Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolatutako ekimena. Prezioa: 3€. Aurrez izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiagorako: 943782894, 699335183 eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
Nordic Walkinga praktikatuz, Urkulu urtegiari bira emango zaio Puntaik Punta egitarauaren barruan. Finlandia, Alemania edo Austria bezalako herrialdeetan praktikatzen den teknika da.
Goizean – Artisau azoka – Plaza14:30 – Herri bazkaria: janari mexikarra – PlazaBazkalondoan – Ezusteko ikuskizuna eta Rosa Sánchez bakarlaria Astean zehar Argazki zapatisten erakusketa kultur etxean Kultur etxeko ekintzetan Txiapaseko kafea eta pastak Mural zapatistaren margoketa Luis Ezeiza ikastetxean Haurrentzako piñatak plazan Elikagai bilketa errefuxiatuen alde (Zaporeak elkartea)
Puntaik Punta jaialdiaren barruan mendi irteera Kantsatzeke Mendi Taldearen eskutik. "Elgetatik abiatuta lehenengo Azkonabitzara joko dugu. Bertatik, Bergaralde osoa bistan izango dugu eta baita Udalatx, Kurutzeberri eta Aloña aldea ere. Karabietara jaitsi ondoren Egoarbitza izango da hurrengo helburua, eta hemendik, berriz, Bizkaialdea izango dugu begi bistan: Durangalde osoa Bilboraino, Anboto, Oiz; eta baita Debabarrena ere: Eibar, Urko, Arno…, eta eguraldia lagun, itsasoa ere bai", adierazi dute mendi taldetik. Mendi irteeran parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute: 943 79 64 63 – puntaikpunta@debagoiena.eus Puntaik Punta jaialdiaren egitaraua osoa eta informazio gehiago hemen.
Erromatar kanpalekua egongo da, eta baita legionarioak ere, eta horien bizimodua nolakoa zen azalduko da. Berant erromatar garaiko janzkera eta taktika militarren erakusketa eta azalpenak.
Arrasate eskubaloi taldeak 40. urteurrenaren barruan hitzaldia antolatu du: Oinarritik gailurrera arte. Juan Jose Gude, Raquel Varela, Ane Herrero eta Gurutz Aginagalde izango dira gonbidatuak. Hitzaldi amaieran bideo bat aurkeztuko dute.
Zarautzeko jubilatuen eta Antzuolako jubilatuen abesbatzekin kantujira herrian zehar. Hasiera: Antiguako autobus geltokitik, 12:30ean.
Screamers & Sinners talde aretxabaletarraren emanaldia Mitarte kalean. Debagoieneko bidezidorren jaialdiaren barruan kokatzen da. Generoa: Punk
Zapatuan, 16:30ean, Gatzagako Gatz museotik irten, eta Eskoriatzara jaitsiko dira ekimenean parte hartuko dutenak. Bertan, Vasco-Navarro bide berdeari jarraituz Aretxabaletara joango dira, Puntaik Punta egitasmoko ekintza ezberdinetan parte hartzera.
Krisis taldearen emanaldia Mitarte kalean. Desde otro planeta diska kaleratu zuten maiatzean eta herritarren aurrean joko dute lana aurkezteko.
Umeek eta helduek eskulan ikastaroan urtean zehar Edurne Uribesalgorekin egindako eskulanak. 18:30-20:30, Olaranen
NOGEN taldearen emanaldia Herriko Plazan. Puntaik Punta jaialdiren ondorioz, oholtza gainera igoko da talde donostiarra. Generoa: Folk-Pop
Skaitetan taldeak emanaldia eskeiniko du Aretxabaletako Herriko Plazan. Generoa: Rock
Bailarako bidezidorrak ezagutarazteko askotariko ekintzak.
Puntaik Punta jaialdia Aretxabaletan egingo da aurten.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Animalien argazkien bilduma ikusgai hilaren 24ra arte