2018/06/16 10:00 - 14:00

Irteera

Puntaik Punta: mendi irteera

Puntaik Punta: mendi irteera
Elgetako plazatik abiatuta., Elgeta

Puntaik Punta jaialdiaren barruan mendi irteera Kantsatzeke Mendi Taldearen eskutik. "Elgetatik abiatuta lehenengo Azkonabitzara joko dugu. Bertatik, Bergaralde osoa bistan izango dugu eta baita Udalatx, Kurutzeberri eta Aloña aldea ere. Karabietara jaitsi ondoren Egoarbitza izango da hurrengo helburua, eta hemendik, berriz, Bizkaialdea izango dugu begi bistan: Durangalde osoa Bilboraino, Anboto, Oiz; eta baita Debabarrena ere: Eibar, Urko, Arno…, eta eguraldia lagun, itsasoa ere bai", adierazi dute mendi taldetik.

Mendi irteeran parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute: 943 79 64 63 – puntaikpunta@debagoiena.eus

Puntaik Punta jaialdiaren egitaraua osoa eta informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak