Igandea, maiatzak 13



08:30

Kantsatzeke txiki, irteera

Herriko plazatik abiatuta., Elgeta | Irteera

Kantsatzeke mendi taldearen irteera familiendako. Amezketatik irten eta Burutzuzingo meategitara egingo dute txangoa, Aralarko medietan barrena. Izena emateko azken eguna: maiatzak 10. Prezioa nagusiek 6 euro eta adin txikikoek 4 euro. Argibideak udaletxean edo kantsatzeke@gmail.com helbidean.

Kantsatzeke txiki, irteera Herriko plazatik abiatuta.

Kantsatzeke mendi taldearen irteera familiendako. Amezketatik irten eta Burutzuzingo meategitara egingo dute txangoa, Aralarko medietan barrena. Izena emateko azken eguna: maiatzak 10. Prezioa nagusiek 6 euro eta adin txikikoek 4 euro. Argibideak udaletxean edo kantsatzeke@gmail.com helbidean.


09:00

Iturrigorri-Bellotza-Parketxea iteera

Arantzazuko Parketxea, Oñati | Irteera

Irteeraren gai tematikoa: Ezkutuko bidea eta Arantzazuko parketxea Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar egiten diren mendi irteeren egitarauaren barruan, Arantzazuko Adiskideeketa Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolatutako ekimena. Prezioa: 3€. Aurrez izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiagorako: 943782894, 699335183 eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Iturrigorri-Bellotza-Parketxea iteera Arantzazuko Parketxea

Irteeraren gai tematikoa: Ezkutuko bidea eta Arantzazuko parketxea

Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar egiten diren mendi irteeren egitarauaren barruan, Arantzazuko Adiskideeketa Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolatutako ekimena. Prezioa: 3€. Aurrez izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiagorako: 943782894, 699335183 eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net


10:00

Otala Zelaiko krosa

Otala Zelai, Aretxabaleta | Kirola

Maiatzaren 13an jokatuko da Urkulu urtegiaren bueltan Joseba Mardo-ren oroimenezko Otala Zelai krosa. Lasterketaren 40. urteurrena da, gainera.  Aurten ere bakarka zein bikote mistoak osatuta parte har daiteke; izena aurrez emanez gero, 8 euro ordainduko ditu lasterkari bakoitzak; eta egunean bertan, 15 euro. Umeen lasterketekin ekingo diote egunari, beste behin; 10:00etan izango da hori, Otala Zelain bertan. Helduen lasterketa, ostera, 11:00etan abiatuko da eta Urkulu urtegiari buelta eman beharko diote. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean egingo dute.

Otala Zelaiko krosa Otala Zelai

Maiatzaren 13an jokatuko da Urkulu urtegiaren bueltan Joseba Mardo-ren oroimenezko Otala Zelai krosa. Lasterketaren 40. urteurrena da, gainera.  Aurten ere bakarka zein bikote mistoak osatuta parte har daiteke; izena aurrez emanez gero, 8 euro ordainduko ditu lasterkari bakoitzak; eta egunean bertan, 15 euro.

Umeen lasterketekin ekingo diote egunari, beste behin; 10:00etan izango da hori, Otala Zelain bertan. Helduen lasterketa, ostera, 11:00etan abiatuko da eta Urkulu urtegiari buelta eman beharko diote. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean egingo dute.


11:30

Kasablankako jaixak

Kasablanka, Oñati | Jaiak

Gaurko egitaraua: 11:30ean, mezarako deialdia etxafuegoekin 12:00etan, San Isidroko meza nagusia 12:30ean, kalejira musika eskolako ikasleekin 13:00etan, dantzak Oñatz dantza taldeko kideekin 14:00etan, auzotarrek eskainitako luntxa eta erromeria

Kasablankako jaixak Kasablanka

Gaurko egitaraua:

  • 11:30ean, mezarako deialdia etxafuegoekin
  • 12:00etan, San Isidroko meza nagusia
  • 12:30ean, kalejira musika eskolako ikasleekin
  • 13:00etan, dantzak Oñatz dantza taldeko kideekin
  • 14:00etan, auzotarrek eskainitako luntxa eta erromeria

12:00

'Mendian ibiltari'

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Kontu kontari taldeak Mendian ibiltari ikuskizuna eskainiko du, haurrendako. Seminarixoan izango da, 4 euroren truke.

'Mendian ibiltari' Seminarixoa

Kontu kontari taldeak Mendian ibiltari ikuskizuna eskainiko du, haurrendako. Seminarixoan izango da, 4 euroren truke.


12:00

Asentzio Eguna

Asentzio, Elgeta | Jaiak

12:00etan meza Asentzioko ermitan eta ondoren luntxa eta trikitilariak egongo dira.

Asentzio Eguna Asentzio

12:00etan meza Asentzioko ermitan eta ondoren luntxa eta trikitilariak egongo dira.


12:00

Murgiako jaixak

Murgixa, Asentzio, Oñati | Jaiak

Gaurko egitaraua: 12.00etan, meza Ondoren, auzoko bi lagunei omenaldia (Karmen Urteaga eta Joxe Inza) eta luntxa

Murgiako jaixak Murgixa, Asentzio

Gaurko egitaraua:

  • 12.00etan, meza
  • Ondoren, auzoko bi lagunei omenaldia (Karmen Urteaga eta Joxe Inza) eta luntxa

12:30

Gure Esku Dago

Elgetako zeramika gelan, Elgeta | Bestelakoak

Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.

Gure Esku Dago Elgetako zeramika gelan

Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.


13:00

Otala Zelaiko erromeria

Otala Zelai, Aretxabaleta

Otala Zelaiko erromeria ospatuko dute urtero lez Aozaratzako zelaian. Hona hemen egitaraua: 13:00 Animaliekin jolasak. 13:00 Paella txapelketa. 13:30 Sagardo festa, Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariekin. 14:30 Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du. 16:00 Euskal disko festa. 18:00 Dantza saioa Leizarra musika eskolako dantza taldeen eskutik. 19:00 Euskal disko festa. Egurraldi txarra eginez gero txapelketa bertan behera geldituko da eta erromeria Iturrigorri frontoian ospatuko dute. 

Otala Zelaiko erromeria Otala Zelai

Otala Zelaiko erromeria ospatuko dute urtero lez Aozaratzako zelaian. Hona hemen egitaraua:

  • 13:00 Animaliekin jolasak.
  • 13:00 Paella txapelketa.
  • 13:30 Sagardo festa, Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariekin.
  • 14:30 Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du.
  • 16:00 Euskal disko festa.
  • 18:00 Dantza saioa Leizarra musika eskolako dantza taldeen eskutik.
  • 19:00 Euskal disko festa.

Egurraldi txarra eginez gero txapelketa bertan behera geldituko da eta erromeria Iturrigorri frontoian ospatuko dute. 


19:30

'El ultimo bufon' ikuskizuna

Amaia antzokia, Arrasate | Antzerkia

Leo Bassiren ikuskizuna. Taula gainean egin  dituen 40 urteen errepasoa egingo du.

'El ultimo bufon' ikuskizuna Amaia antzokia

Leo Bassiren ikuskizuna. Taula gainean egin  dituen 40 urteen errepasoa egingo du.


19:30

'Campeones' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Campeones' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean

'Campeones' filma Zinema aretoa

'Campeones' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa

Debagoiena, Debagoiena

Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus

GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa Debagoiena Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus


ESTANPAZIO TAILERRA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936

ESTANPAZIO TAILERRA Ekin Emakumeak elkartea Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936


16:00
20:00

Ibaialde erakusketa

Elgetako zeramika gelan, Elgeta | Erakusketak

Ibaialde programaren barruan ibaien garrantziaren inguruko erakusketa buztin gelan.

Ibaialde erakusketa Elgetako zeramika gelan

Ibaialde programaren barruan ibaien garrantziaren inguruko erakusketa buztin gelan.



Emakumeon aniztasuna mural kolektiboaren margoketa.

Arrasate

Kultur aniztasunaren hilabetean antolatutako Emakumeon aniztasuna mural kolektiboaren margoketa. Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.  

Emakumeon aniztasuna mural kolektiboaren margoketa.

Kultur aniztasunaren hilabetean antolatutako Emakumeon aniztasuna mural kolektiboaren margoketa. Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.

 



Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»