Maiatzaren 13an jokatuko da Urkulu urtegiaren bueltan Joseba Mardo-ren oroimenezko Otala Zelai krosa. Lasterketaren 40. urteurrena da, gainera. Aurten ere bakarka zein bikote mistoak osatuta parte har daiteke; izena aurrez emanez gero, 8 euro ordainduko ditu lasterkari bakoitzak; eta egunean bertan, 15 euro.
Umeen lasterketekin ekingo diote egunari, beste behin; 10:00etan izango da hori, Otala Zelain bertan. Helduen lasterketa, ostera, 11:00etan abiatuko da eta Urkulu urtegiari buelta eman beharko diote. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.