Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta mendi irteera Gorlara. Hamalau kilometroko ibilbidea. Martxa erraza eta polita. Prezioa 5 euro. Izen-emateak ohiko bideetatik.
Zirtaka taldeak Mari Leka eta Panpoxaren abenturak antzezlana eskainiko die neska-mutikoei. Sarrera: 3 euro.
Herritar talde batek antolatuta antzeztutako bisita gidatua Elgeta Erdi Aroan zelakoa zen ezagutzeko. Bisita 12:30ean abiatuko da.
Sukaldaritza tailerra, musika eta karaokea prestatu du Idolaz aisialdi elkarteak herriko gaztetxoendako. Domeka arratsaldean, martxoaren 18an, 16:00etatik 17:30era bitartean egingo dituzte herriko hainbat gunetan jarduerak:
'Oin handiaren semea' filma, gaztetxoendako
Bi anaia etxe gibeleko gela hutsera doaz. Gauzak mugitu, kutxa bat atera, eta horra haien senide guztiak erraietatik jalgitzen zaizkie.Ander Lipusek zuzendutako antzezlana.Idazleak: Lorentxa Beyrie, Unai Iturriaga, igor Elortza, Gaizka Sarasola, Lander Garro eta Eñaut Castagnet.Aktoreak: Ximun Fuchs eta Manex Fuchs.Sarrera: 4 € (aldez aurretik kiroldegian)
'El cuaderno de Sara' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus