"Gorputzen apropiazioa" salatzeko erakusketa irekiko dute gaur Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 9a, 13:40
Iazko 'Emakumeen Etxea' erakusketako artista bergararrak, talde argazkian

Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".

Atzoko greba feministaren biharamunean aurkeztuko dute Martxanterek eta herriko 25 emakumek Guk emakumeok izeneko erakusketa. Aroztegi aretoan izango da inaugurazio ekitaldia, gaur, 19:00etan hasita: "Aurten, emakume gorputzen inguruan jardungo dugu.

Iaz bezala, proiektu honek emakume artisten lanak ikusaraztea du helburu, eta, horrez gain, aurten, bereziki, arte-munduan gertatzen den gure gorputzen apropiazioa salatu nahi dugu. Musa eta dekorazio-objektu izateaz nekatuta gaudelako, emakume-izena duen artea aldarrikatu nahi dugu", adierazi dute.

Aurkezpen ekitaldi "oso berezia"

Gaur inauguratuko duten erakusketan, askotariko teknikekin egindako lanak ikusi ahalko dira: olioa, argazkilaritza, eskultura... "Eta aurten ere, aurkezpen-ekitaldi oso berezia eta artistikoa prestatu dugu!", gaineratu dute.

Esandako moduan, herriko 25 artistaren lanez gozatzeko aukera egongo da: Aintzane Conde, Alicia Garcia, Amaia Santamaria, Ana Abajo Lazkano, Ana Madinabeitia, Ana Orgaz, Arantzazu Arregi, Edurne Eraña, Idoia Etxarri, Itziar Murguizu, Jone Albeniz, Julia Otaegi Ugarte, Julia Pajares Gil, Justina Elexpuru Arregi, Kontxi Idigoras Ostolaza, Lierni Narbaiza, Mari Paz Alustiza, Maialen Lopez, Maite Eraña, Maitena Arana Harbustan, Mari Carmen Laskurain, Mari Kruz Andueza, Martha Lucia Silva Maluss, Nerea Olaskoaga Balerdi eta Turtukiña Arte Taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak