Aloña mendiko mendi sailak antolatuta
Aloña Mendik antolatutako irteera. Ibilbidea da: Horca mendatea – vallegrull – Herran (Valderejo)
18 urtetik gorakoei zuzenduta. Arrikrutzeko koban ohiko bisitetan erakusten ez diren galeriak ikustekoaukera ematen duen bisita berezia. Plazak mugatuak. Aurrez izena eman behar da, 943.082000 edoarrikrutz@onati.eus helbidean.
Udalak antolatuta argazki lehiaketa plazatik 12:00etan abiatuta.
Hirugarren eta azken Pintxo Domeka. Herritarrek botoa emateko eguna izango da. Horrekin batera, 12:00etan argazki lehiaketa plazatik abiatuta eta 13:00etatik aurrera Elgeta Kantuan ekimena kalez kale.
Pintxo Domekei amaiera emateko egunean Elgeta Kantuan ekimena izango da herriko kaleak girotzen, 13:00etan hasita.
Bi egutako ikastaroa izango da. Azaroak 19 – Energia berriztagarriekin robot bat egingo dute. Azaroak 26 – BEE-BOT robota programatzen jolastuko dute. Adina: 8 – 12 urtePrezioa: 10 €Plaza kopuru mugatua
Dokumentala. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
Gernikan jaio zen 1975an. Lugarri folk taldean hasi zuen bere musika ibilbidea. Gayarre musika eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak burutu zituen. Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da urte luzez; bederatzi disko grabatu dituzte elkarrekin, tartean Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin landu zutena. 2013an bere bakarkako lanari ekin zion Deserriko Kantak diskoarekin, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan sarrerak agortu eta kantaldiak eskainiz. Mikel Markezekin batera Baga Biga Higa Euskal Kantagintzaren Historia azaltzen duen hitzaldi musikatua eskaintzen dihardu han hemenka. 2017ko udan, musika klasikoan mundu mailan ezagunak diren Labeque ahizpekin Europan zehar bira bat egin ostean, egun, bere bakarkako ibilbidea garatzea du xede eta bere bigarren lana izango dena lantzen dihardu.Bere bakarkako kontzertuetan bere musika ibilbideari errepaso bat egiten dio gitarraren laguntzaz, eta bere mundu ikuskerara gerturatuko gaitu kantuak sortu zituen era berean eskainiz; biluzik, munduratu ziren bezala. Sarrera: 10 €. Prezio bakarra. Sarrerak aurrez jarriko dira salgai udaletxean eta liburutegian azaroaren 13an, astelehenean.
Parte hartu dute: Jonathan Mesonero, Biolina Mercedes Medina, Pianoa
Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatutako hitzordua. Hau edozein igandetako arratsalde bat izan liteke, etxean goxo telebista ikusten duzun horietako bat. Krispetak jaten ari diren edozein bi emakume izan litezke hauek… baina Velma eta Cris ditugu. Ez dira heroiak, bizirik dirautenak baizik. Amak dira, alabak, ahizpak, emakumez osatutako familia emakumeak dira. Bizitzari aurre egiten diotenak, musikaren arabera dantzan egiten dutenak eta askatasunaren bila dabiltzanak. Bazatoz? Dantza egin nahi? Askatu nahi? Prezioa: 4 €.Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me
'La libreria' filma. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean
El caserío da komedia liriko bat, hiru ekitaldi kostunbrista erakusten duena, non erakusten den euskal baserri baten bizimodu tradizionala garai hartan. Libretoa oinarrituta dago antzerki teknikaren jakintza handi batean, eta Guridi maisuaren musika oinarritzen da euskal folklorean, beste gai batzuen interferentzia barik, nahiz eta horiek oso entzutetsuak izan garai hartan. Obra hau Jesus Guridik egindakoen artean garrantzitsuenetarikoa da.
12 urtetik gorakoentzat. Sarrera 4 euro.
La Chunky Sessions diskoa egin du Juan Valls bakarlariak eta gaur egingo du aurkezpen kontzertua (Patrue kalen izango da emanaldia eta eguraldi txarra egiten badu, gaztetxean)
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.