2017/11/19 18:30

Musika

Eñaut Elorrietaren kantaldia

Torresoroa, Antzuola

Gernikan jaio zen 1975an. Lugarri folk taldean hasi zuen bere musika ibilbidea. Gayarre musika eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak burutu zituen. Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da urte luzez; bederatzi disko grabatu dituzte elkarrekin, tartean Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin landu zutena. 2013an bere bakarkako lanari ekin zion Deserriko Kantak diskoarekin, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan sarrerak agortu eta kantaldiak eskainiz.  Mikel Markezekin batera Baga Biga Higa Euskal Kantagintzaren Historia azaltzen duen hitzaldi musikatua eskaintzen dihardu han hemenka. 2017ko udan, musika klasikoan mundu mailan ezagunak diren Labeque ahizpekin Europan zehar bira bat egin ostean, egun, bere bakarkako ibilbidea garatzea du xede eta bere bigarren lana izango dena lantzen dihardu.
Bere bakarkako kontzertuetan bere musika ibilbideari errepaso bat egiten dio gitarraren laguntzaz, eta bere mundu ikuskerara gerturatuko gaitu kantuak sortu zituen era berean eskainiz; biluzik, munduratu ziren bezala. Sarrera: 10 €. Prezio bakarra.
Sarrerak aurrez jarriko dira salgai udaletxean eta liburutegian azaroaren 13an, astelehenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak