Ezkabako gartzelaren historia

2017/10/20 19:00 - 20:30

Oñatiko kultura etxea | Oñati |Hitzaldiak

Koldo Pla ikerlaria etorriko da Oñatira. Iruñako Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan egon zen espetxe frankistaren historia eta memoria berreskuratzeko lanean diharduen Txinparta elkarteko kidea da Pla eta orduko historia kontatuko du La memoria en una botella hitzaldian.

'Erradikalak gara!' ikuskizuna

2017/10/20 19:00

Kulturate | Arrasate |Ikuskizunak

Partaideak: Beatriz Egizabal eta Ane Labaka.

Aramaioko Bertso Eskolaren ikasturte hasierako jaialdia

2017/10/20 19:30 - 20:30

Aramaio |Bertsolaritza

Azken urteotako formatua erabiliko du aurten ere bertso eskolak ikasturteari hasiera emateko. Lehenik, bertso saioa eskainiko dute Jon Maiak eta Maddalen Arzallusek Sastiñan, urriaren 20an, 19:30ean. Modu librean ariko dira bi bertsolariak, ordubete inguruz. Sarrera doan izango da, Xabi Igoa bertso eskolako kidearen esanetan,  "ulertzen dugulako herrira begira antolatutako ekitaldi bat izanik, hala behar duela izan".

Handia

2017/10/20 20:00

Amaia Antzokia | Arrasate |Zinema

Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño.

Iraupena: 114 minutu.

Kobrazulo

2017/10/20 22:00 - 23:59

Pako taberna | Oñati |Musika

Antzuolako rock taldea

Auzolana Untzillatik Murugainerako bidean

2017/10/21 09:00 - 13:00

Aramaio

Untzilla-Murugain ibilbideko seinale eta posteak jartzeko auzolana. 9:00etan.

Gaztelekutik Guggenheim museora

2017/10/21 09:10 - 18:30

Irteera plazatik. Elgeta |Irteera

Urrian zabaldu ditu ateak gazteei zuzendutako udal zerbitzuak. Asmoa, ikasturte honetan, bi hilean behin irteera bat egitea da. Biharkoa da herritik kanpora egiten duten lehenengoa.

Dantza ikastaroa

2017/10/21 10:00 - 12:00

Joseba Iñurrategi pilotalekuan Eskoriatza |Ikastaroak

Dantza ikastaroan hainbat dantza estilo landuko dira, bakoitzaren ezaugarriak ikasi eta fusiozko koreografiak egingo dira.

Noiz: Zapatuetan, (10:00-12:00), guztira 8 saio.

Prezioa: 40 euro.

Informazioa: Kultura etxean, 943 71 46 88

Aramaioko erretiratuek Guardia herrira bisita

2017/10/21 10:30 - 20:00

Aramaio

Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Guardiara irteera egingo dute urriaren 21ean. 10:30ean izango da irteera. Ondoren, upategi bat bisitatu eta Villa Lucia jatetxean bazkalduko dute.

Leintz bailarako txistulari eguna

2017/10/21 11:30 - 18:00

Fernando Eskoriatza plazan Eskoriatza |Ospakizunak

11:30 Kalejira erraldoia, kalez kale
13:00 Kontzertua herriko plazan

Ezkurtxo

2017/10/21 15:30 - 18:00

Bolibar elizatea Eskoriatza |Ospakizunak

Bolibar elizatera etorriko da aurten Ezkurtxo. Umeentzako ipuin kontaketak, jolasak, ibilaldiak, txokolate jana…

15:30 Autobusa Arizmendiko Jose Arana ikastola aurrean.
Oharra: Kotxez ezin izango da joan.

'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlana

2017/10/21 17:00 - 18:15

Santa Ana antzokia | Oñati |Antzerkia

Glu Glu taldean haurrendako egokitu duen antzerki musikatua da. Sarrera 3,5 euro da.

Nathy Peluso eta Nizuri Tazuneri taldeen kontzertua

2017/10/21 20:00

Amaia Antzokiko hallean Arrasate |Musika

Nathy Peluso da diziplina anitzeko artista bat; haren oinarria, sustraia da musika beltza... hazi zen swing, jazz, blues eta antzertiaren inguruan; adar aspaldikoagoetatik, izan erritmo afrikarrak, edo izan bakarrik bomboclap bat... Nathy Peluso da musika. Apurka-apurka iritsi zen hip hop-era eta hartaz nagusitu zen: hura egin zuen zehatz eta malgu, dantzagarri, hizki abstraktuez, hizki magikoez eta oinarri originalekoez; sintetizadoreak, baxu onak eta ahots sampleak. 

Gaztemaniak! zikloaren barnean. Sarrera: 7€.

Alanbike teatro: 'In perpetuum mobile'

2017/10/21 22:00

Arkupe kultura etxea | Aretxabaleta |Antzerkia

Alanbike teatroak Leonardo da Vinci ekarriko du oholtzara In perpetuum mobile lanarekin, Azken afaria margolana margotzen hasiko den uneko kontuak eta gorabeherak hain zuzen ere. Sarrera, 4 euro.

Bergara Bizi: udazkeneko moda erakustaldia

2017/10/21 22:00

Bergara | Bergara |Bestelakoak

Antolatzailea: BEDELKAR. Sarrera: 5€. www.kutxabank.es

Bergara Bizi: moda erakustaldia

2017/10/21 22:00 - 23:45

Udal pilotalekuan. Bergara |Ikuskizunak

Bergarako Udalaren eta Bedelkar elkartearen lankidetzaren emaitza moduan jaio zen Bergara Bizi egitasmoaren barruan, moda erakustaldi berri bat antolatu dute urriaren 21erako; frontoian izango da, 22:00etan. Erakustaldian 100 herritar inguruk hartuko dute parte eta Goiena telebistak zuzenean emitituko du. Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai, bost eurotan.

LEINTZ GATZAGAKO GATZ XABOIA EGITEKO IKASTAROA

2017/10/22 11:00

Leintz-Gatzagan Debagoiena

HELBURUA: IKASITAKOAREKIN EDONORK ETXEAN XABOIAK EGITEA. EKINTZAK: GATZ A ETA OLIOAREKIN XABOIA EGIN. TOKIA: LEINTZ GATZAGA. EGUNA; URRIAK 22. GATZAREN EGUNA ORDUTEGIA: 11:00 IRAUPENA: 2 ORDU. EKOUDALATX MINTEGIArekin BAKOITZAK XABOI BAT ERAMANGO DU ETXERA. AURREZ lZENA EMAN BEHAR DA. Plaza mugatuak. Prezioa: 3 euro Tel: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.eus PREVIA INSCRIPCION. Precio: 3 euro

Pol-Poleko gazteen irteera Usategieta eta Belate artean

2017/10/22 06:00 - 18:00

Pesako geltokian. Bergara |Irteera

Pol-Pol mendizale taldeko gazteek irteera berri bat antolatu dute urriaren 22rako. Usategieta, Otxola, Gorostieta eta Belate artean ibiliko dira –32 kilometro inguru– egun guztirako planean. 07:00etan irtengo dira Pesako geltokitik eta 18:00ak aldera itzuliko dira. Urriaren 19a baino lehen eman beharko da izena. Informazio gehiagorako: 680 35 78 93 (Xabier).

Aralar mendikatera irteera

2017/10/22 08:00 - 19:30

Oñatiko postetxea | Oñati |Irteera

Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako mendi irteera Aralar mendikatera. Malloak zeharkatuko dituzte.