36ko gerran Intxortan egondako frontea dakar gogora memoria-guneak. Urteetan estalita egon diren lubakiak bistara daude gaur egun. Muino batean dago La Belga posizioa; Belgikako laukote bat kokatu zen han. Intxortako Atea frankismoaren biktimen omenezko monumentua da; Juan Jose Aranguren eskultoreak egindakoa, 2007an inauguratu zuten. Bisita gidatuak eska daitezke; ibilbide tematikoak 15 urte beteko ditu maiatzean.