HEMEN DEBAGOIENA

Goitik begira: Intxortako lubaki-gunea (Elgeta)

Goiatz Arana Begiristain 2025eko otsailaren 4a

36ko gerran Intxortan egondako frontea dakar gogora memoria-guneak. Urteetan estalita egon diren lubakiak bistara daude gaur egun. Muino batean dago La Belga posizioa; Belgikako laukote bat kokatu zen han. Intxortako Atea frankismoaren biktimen omenezko monumentua da; Juan Jose Aranguren eskultoreak egindakoa, 2007an inauguratu zuten. Bisita gidatuak eska daitezke; ibilbide tematikoak 15 urte beteko ditu maiatzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak