Telebista

BERBAGAI

Gaurkotasunari lotutako elkarrizketa saioa, Goiatz Arana kazetariak aurkeztuta. Eskualdeko bertako edo bailaraz kanpoko protagonistei eskainitako ordu erdiko espazioa.
Egilea: Goiena
7 atal ikusteko
Iñaki Esparza: "UNEDen metodologia erdipresentzialak desberdintzen gaitu"
2026/10/13

2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea urriaren 21era arte egongo da zabalik Bergarako UNEDen. Unibertsitate publikoaren ibilbidea eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide Berbagai saioan. Iñaki Esparza zentroko zuzendaria izan da gonbidatua, eta matrikulazio epeaz, ikasturte berriaren hasieraz eta UNEDek aurten betetzen dituen 50 urteen ospakizunez aritu da, besteak beste.

28 min
Juankar Olaeta: "Kristau eskolok debekatuta dugu, legez, irakaskuntzagatik familiei dirua kobratzea"
2026/10/06

Kristau Eskolaren erronka eta hezkuntza-sarearen errealitatea eta etorkizuneko ikuspegia izan dituzte hizpide Berbagai saioan. Juankar Olaeta izan da gonbidatua, Kristau Eskolako zuzendari nagusia iazko abendutik. Erakundeko Gipuzkoako presidentea eta Zuzendaritza Batzordeko kidea ere izan da urte luzez. 

30 min
Iker Badiola: "Ardura eta grina sortzen zaigu ikertzaileoi, atzean gaixoak daudelako"
2026/09/29

Zientziaz, biologiaz eta osasunaren arloan duen aplikazioaz hitzegin dute Berbagai saioan. Iker Badiola biologo bergararra izan da gonbidatua, eta minbiziaren ikerkuntzaz, negazionismoaz eta dibulgazio zientifikoaren garrantziaz aritu dira, besteak beste. Badiola EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria da 2024ko irailetik, eta saioan primizia bat ere aurreratu du.

29 min
Malen Dominguez: "Herritarren bi heren erabakitzeko eskubidearen alde daude"
2026/09/22

Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiko zuzendari exekutiboa da Malen Dominguez. Bergarako Olaso Dorrean kokatuta dago laborategia, eta 2019an ekin zion ibilbideari. Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamenak eta hausnarketak lantzen dituzte bertan. Zazpi urteko ibilbidea, laborategiaren egitekoak eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide Berbagai saioan.

29 min
Gorane Aiesta: "Hizkuntzen biziberritze prozesua identitatearekin eta memoriarekin lotzea lortu dugu"
2026/09/15

Hizkuntza komunitate gutxituen biziberritzea izango dute hizpide Berbagai saioan. Gaiari buruzko nazioarteko eztabaida ekarriko du Euskal Herrira Bihar kongresuak; Bilbora, Irunera eta Hendaiara, zehazki, irailaren 23tik 26ra. Gorane Aiesta Garabide elkarteko kidea eta Bihar egitasmoaren koordinatzailea da. Soziolinguistika Klusterra, Taupa mugimendua eta Plazara kolektiboarekin elkarlanean antolatu dute kongresua.

30 min
Esther Korta: "Ternuako langile batzuekin eta Dikarrekoekin osatu dugu lantaldea"
2026/09/08

Dikar kooperatibako zuzendari nagusi Esther Korta Berbagai saioan izan da. Ternuaren erosketaz eta Bergaratik Arrasatera lekualdatzeaz hitz egin dute, besteak beste.

29 min
Agurne Barruso: "Zazpigarren batzarrak agindua eman zigun; digitalizazioa gutxitzea"
2026/09/01

Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia da Agurne Barruso bergararra. Euskal Filologian lizentziaduna, Elhuyar Aholkularitzan nahiz politikagintzan ibilitakoa da, eta 2024 urte hasieran hartu zuen egungo kargua. Ikasturte hasiera, euskararen egoera, digitalizazioa, gaur egungo erronkak eta Kilometroak jaia izan dute mintzagai Berbagai saioan.

29 min
0 atal ikusteko