BERBAGAI

Gorane Aiesta: "Hizkuntzen biziberritze prozesua identitatearekin eta memoriarekin lotzea lortu dugu"

Eki Letona Erretolatza

Hizkuntza komunitate gutxituen biziberritzea izango dute hizpide Berbagai saioan. Gaiari buruzko nazioarteko eztabaida ekarriko du Euskal Herrira Bihar kongresuak; Bilbora, Irunera eta Hendaiara, zehazki, irailaren 23tik 26ra. Gorane Aiesta Garabide elkarteko kidea eta Bihar egitasmoaren koordinatzailea da. Soziolinguistika Klusterra, Taupa mugimendua eta Plazara kolektiboarekin elkarlanean antolatu dute kongresua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak