Azken boladan asko irakurri dut gazteen osasun mentalaren inguruan, eta kezkagarriak dira oso frustrazioa eta ziurgabetasuna kudeatzeko dituzten zailtasunak, kontsumoak, sozializatzeko moduen eragina…
Garai honetan nekeza da emozionalki orekatua egotea, gertukoen osasuna ez bada, norberarena da, egoera ekonomikoa ez bada, arau berriak dira edo hauen albo-kalteak...
Aurrekoan, ondorengo esaldi hau irakurri nuen –txukun euskaratzen saiatuko naiz–: Badaude ama izatean beteak sentitzen diren emakumeak, bizitza zeinekin partekatu aurkitzen dutenean ase s…