Perspektiba kontua

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2019ko eka. 9a, 00:00

Ez dizut ez dakizun ezer esango, ez baitaukat egia absoluturik zuri kontatzeko, irakurle ausart hori.

Ausarta izan behar da gero sasi-idazle honen txokora gerturatu, eta egia absolutuen inguruan irakurtzeko. Ez, ez daukat egia absoluturik zuri kontatzeko, nahiz eta maiz uste dudan nirea dela egia, nik dudala arrazoia. Xume diot hau, baina buka esazu mesedez esaldia irakurtzen ni epaitu aurretik. Beti uste dut/dugu nirea/gurea dela egia absolutua, arrazoia, betiere nire/gure perspektibatik, nirea/gurea bakarra balitz bezala, errealitate bakarra, behar bakarra… Azken finean, hauek guztiek baldintzatzen dute egia, testuinguru guztiek bilakatzen dute egia egia. Arriskutsua izan daiteke bizikidetza eta ongizatearen ikuspegitik beste perspektibak kontuan ez hartzea.

Eta erlatibizatzeak egia absolututik aldentzen gaituenez, kolore ezberdinetako betaurrekoen atzean kokatuko naiz. Eta zure aurrean konprometitzen naiz, besterik ez bada, nire sudurretik harago begiratzen; alegia, beste perspektibak kontuan izaten. Ikusten! Ez dizut ezer berririk esan… edo bai? Hau ere perspektiba kontua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak