Kanonak hautsi ditzagun!

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2020ko ots. 15a, 00:00

Aurrekoan, ondorengo esaldi hau irakurri nuen –txukun euskaratzen saiatuko naiz–: Badaude ama izatean beteak sentitzen diren emakumeak, bizitza zeinekin partekatu aurkitzen dutenean ase sentitzen direnak, hiru unibertsitate titulu lortzean asetzen direnak eta beste batzuk bidaiatzean, hain da zaila ulertzea emakume guztiok ez ditugula helburu berdinak?

Esaldia irakurri eta klik bat izan nuen, eta askotan ezkutatu eta lotsatu nauena ozen esateko gogoa sartu zait: 43 urte ditut, emakumea naiz, ez daukat seme-alabarik, ez daukat bikotekiderik eta zoriontsua naiz! Nire bizitzak asetzen nau, ez naiz bakarrik sentitzen eta badaukat familia bat, nahiz eta seme-alabarik ez daukadanez batzuek familiarik ez dudala uste duten. Nahiz eta batzuek bikotekiderik ez edukitzeagatik zerbait "arraroa" izango dudala uste duten. Nahikoa da! Agian, hau ez da txikitan irudikatu nuen bizitza... Zeurea bai? Zorionekoa zu, baina aukeratu edota egokitu zaidanarekin eskertua nago. Pozik eta egunero disfrutatzen saiatzen naiz, bizitza zoragarria baita. Baita kanonetatik kanpo bizi zarenean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak