Arrakastaren muga lausoak

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2023ko mar. 25a, 00:00

Aspaldi harritzen nau arrakastatsua, aktiboa eta cool-a izateko bizitza apaingarriz betetzearenak.

Oporretan beti kanpora eta urrun joatearenak; astebururo bazkari, kontzertu, ihesalditxoak egitearenak, super-bazkari familiarrak, kuadrilla handiko planak, laneko plantilla guztiarekin abentura-planak… Eta horrela, infinitura arte jarrai dezaket. Ez dut horren guztiaren kontrako apologiarik egingo, inondik inora; kasu askotan, ederra da horretarako guztirako aukera, gogoa, baliabideak eta harreman sarea izatea. Soilik ekarri nahiko nuke bestelako egoera, nahi eta beharrak ere badaudela mahai gaineratzeko eta berdin-berdin pertsona interesgarri, arrakastatsu eta cool-a izan daitekeela bat. Aspaldi konturatu naiz egiten duguna egiten dugula guztiok garela zoragarriak, garen bezalakoak, gure bizitzak apaingarriz beteta edo hutsik. Izan ere, gure esentziaren edertasuna handia da eta ez du demostraziorik behar. 

Pentsatu dezagun, beraz: benetan egiten dugu geure barne senak eskatzen diguna edo gugandik espero dena? Edo astelehenean kontatzeko zerbait izateko? Edo cool-a izateko egiten dugu? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak