Mundua aldrebestuta, natura egoera larrian, justizia soziala arriskuan, interes indibidualak kolektiboen gainetik daudenen honetan… herriko zoro zoragarri batzuk, ilusio, inplikazio, ausardia eta lanarekin beraien eta askoren ametsak egia bihurtu nahirik lokatzetan sartu ziren orain urte batzuk. Eta honen ondorioa da Elikaenea, eta horren inguruan loratzen ari den dena. Luxu bat da, gure partez ekoizle konprometitu, kooperatibo, ekologiko, gertukoak… batu, elkarrekin lanean jarri eta guztia gure esku jarri dute; orain, gainera, nahi izanez gero, prestatua! Zer gehiago eska dezakegu?
Gertukoa, jasangarria, geurea, ekologikoa, kooperatiboa, justua… eta dena batera eta eskura. Orain guri dagokigu erantzutea. Uste baino eraginkorragoak gara eredua eraldatzeko, kontzientziaz kontsumitu dezagun! Kontsumo arduratsua egin dezagun! Elikaenean egin dezagun! Errazago ezin izan digute jarri.
Eskerrik asko eta on egin dagizuela guztioi!