Loturak

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2019ko mar. 2a, 00:00

Lagun batek loturen gainean idaztea proposatu dit. Abstraktu samarra egin zait hasieran, nondik hasi… nire loturei begira hasi naiz.

Berehala irten dira loturarik mardulenak; lana, familia, herria… baina nahi gabe agertu dira, baita ere, ezkutuago dauden batzuk, lotura emozionalak, psikologikoak... Nire loturei begira nagoela, ohiko dikotomia: loturak onak dira edo txarrak? Galdera honen erantzunak baldintzatu dezake nire bizitzarekiko asebetetze maila? Loturak askatasunaren antonimo diren heinean txarrak dira, askatasunik eza txarra baita; beraz, ez naiz zoriontsu. Benetan? Ez zait ondorioa gustatu, ez dut uste egia denik, beste buelta bat eman behar diot gaiari… eta hortxe nire energia, oreka eta bakearen iturri den naturarekiko lotura… ezin da txarra izan… pertsona berezi horrekin lotzen zaituen lotura berezi-zirraragarria… Nola izango da txarra?

Agian loturak berak ez du baldintzatzen nire zoriontasuna, agian estutzen nauten loturen korapiloak askatzeko zailtasunak baldintzatzen du. Betiko lez, nik sortutako korapiloan lotua geratu naiz gaur ere, baina korapiloak askatzea datsegit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak