Eredu garelako

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2024ko eka. 23a, 00:00

Azken boladan asko irakurri dut gazteen osasun mentalaren inguruan, eta kezkagarriak dira oso frustrazioa eta ziurgabetasuna kudeatzeko dituzten zailtasunak, kontsumoak, sozializatzeko moduen eragina, antsietatea, suizidio tasak…

Benetan testuinguru kezkagarri baten aurrean gaude. Hezkuntzara dedikatzen garenok, Mandela gisa, argi daukagu "hezkuntza, mundua aldatzeko armarik boteretsuena" dela edo izan daitekeela, baina hezkuntza osotasunean, denok baikara hezitzaile, irakasle, eredu… denok daukagu erantzukizuna. Ikerketek konfirmatzen dute helduongandik hasi behar dela, ezin ditugulako gazte orekatuak eta emozionalki ongi erregulatutakoak espero, gu hala ez bagaude. Honekin lotuta, entzundako ipuintxo bat: Bazen behin sutan hasi zen baso bat; animalia guztiek ihes egin zuten bitartean, txoritxo batek ondoko laku batetik mokoan ura hartu eta sutara botatzen hasi zen buelta eta buelta. Tigreak hori ikusita, gerturatu eta galdetu zion: "Zertan ari zara lan eta lan ezer ez lortzeko?". Txoritxoak begiratu eta erantzun zion: "Agian, ez dut lortuko, baina nik nire zatia egingo dut". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak