Krisiak

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2022ko urr. 30a, 00:00

Jakin badakigu, bai, behintzat, geure burua apur bat entzuten badugu, zer den guretzat egokia edo desegokia, onuragarria edo kaltegarria…

Eta dena ondo doanean, primeran! Baina zerbaitek ongizatea eragozten digunean? Zer gertatzen da? Aldaketak, mugimenduak, erabakiak… deserosotasuna, konfort egoeraren hausketa, ingurukoen esamesak sortzen ditu eta horrelakoak ez dira inorentzat eroso; beraz, lasaitasunaren izenean, egoera betikotzeko joera izaten dugu gizakiok. Baina nora garamatza erosotasun hipnotiko horrek? Nola irten egoera hipnotiko horretatik? Eraldaketa bide atseginetik eragiteko aukera badaukagu, baina ez dugu maiz erabiltzen. Askotan, ezin dugulako, kontziente ez garelako… Horregatik, askotan, konfort egoera hori puskatzera datorren hori izaten da aldaketaren eragilea. Eta, normalean, datorrena desatsegina da: gaixotasuna, langabezia… Mugitzera garamatza, gure bizitza astinduz, krisian sartuz...

Horregatik, ongi etorriak deserosoak, estuak, gogorrak diren eta gure konfort bizimodu horretatik ongizatera eramango gaituzten krisiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak