1,2,3, 'klik'!

Erabiltzailearen aurpegia Ana Carpintero 2024ko api. 13a, 00:00

Itsasora begira, olatuak nola apurtzen diren entzuten, haizea aurpegian, eguzki izpiek ukitzen duten gorputz atalean berotasuna sentitzen…

Edo okindegiko ilaran, zain, labea zabaltzean irteten den epeltasunaz eta usainaz gozatzen, ogi epela esku artean hartzen… Edo zure etxeko gozotasunean, zure tristurak sabelean sortzen duen korapiloa sentitzen, bilatutako bakardadeaz gozatzen, babesgune den zure txokoaren intimitatean… 

Askotarikoak dira egunero bizi ditugun emozioak; gozoagoak batzuk, latzagoak besteak… baina benetan behar bezala dastatzen ditugu? Ezetz esango nuke; horregatik, sentsazioen kaptura egiten saiatzen naiz ni. Momentu horietan, zentzumen guztiak aktibatu, memorian gordetzeko arreta eskaini eta 1, 2, 3, klik!, kaptura egiten dut. Honek momentua intentsitate handiagoz bizitzen laguntzen dit, eta gero, behar dudanean, berriro ekartzen ditut gogora dastatzeko, birgogoratzeko… Zailagoa da, noski, desatseginagoak diren emozioekin, beldurra, tristura… baina hauei ere bere tokia eta garrantzia ematen laguntzen du. Pistak ematen ditu. Interesgarria da. Interesgarriak gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak