Pentekoste jaien inguruko balorazio positiboa egin du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza uzt 15 Bergara

San Martin plazako obrek eragindako lekualdaketek herritarrekin eta eragileekin izandako elkarlana indartzea eskatu duela adierazi du Bergarako Udalak, eta balio berezia eman dio horiek erakutsitako prestutasunari. Hala, jaien garapena ona izan dela eta emaitzarekin pozik daudela adierazi dute udal ordezkariek.