Baltsa jaitsierako eta olinpiadetako indarrak errekuperatzeko baliatu dute askok kuadrillen eguneko herri bazkaria. 500 lagun ingururentzako jan-edana prestatu dute, eta entsaladak, oilaskoak eta saiheskiak osatu dute menua. Aurtengoan, gainera, lehen aldiz Espoloian egin dute bazkaria; beroaren aurrean, bertako zuhaitz eta etxeen itzalak estimatu dituzte bertaratutakoek. Amaitzeko, Naizarai txarangak animatu bazkalostea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.