Pentekoste jaietako egitaraua, zehaztuta

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 6a

Maddi Martin Olaskoaga jaietako kartelarekin, Bitorianatxo alboan duela.

Maddi Martin Olaskoagak egindako kartelak iragarriko ditu 2026ko Pentekosteak. Horrekin batera, jaietako egitarauaren berri eman dute Udalak eta Xaxau konpartsak eta bi jai gunean Oxirondon izango direla iragarri. Bergarako Mugimendu Sozialistak, ostera, Munibe plazan egingo ditu ekitaldiak.

Maiatzak 22, ostirala

  • 18:30-19:30 Jon Ibañez Zabalaren erakusketaren inaugurazioa Aroztegi aretoan.
  • 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa Lokatza Taldearen eskutik eta Bitorianatxoren jaitsiera, Oxirondo plazan.
  • Segidan, Bergarako Musika Bandaren kalejira Oxirondoko plazatik irtenda.
  • 20:30 Paellada herrikoia, gurasoek lagunduta, Seminarioko patioan.
  • Ondoren Disko Festa, Kiliklon taldearekin. –txartelak salgai: www.seminarixoa.eus plataforman–
  • 23:00 Kontzertua: Brigade Loco. Oxirondo plazan.

Xaxauren txosnako egitaraua:

  • 15:00 Ikasle bazkaria, Ikamak antolatuta.
  • 18:00 Frontenis txapelketako finala Bolun. Ondoren, Ustekabe txarangak girotuta kalejira txosnagunera.
  • 20:30 DDX.
  • 22:00 Kontzertuak: No Limits eta Sedientos de Cumbia.
  • Ondoren, DJak. Irritzi eta Balukoi txapelketa.
  • 06:30 Berakatz zopa jana.
  • 07:00 Patxangoi Elektrotxaranga (Skapaie) + Gaupasero argazkia.

BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:

  • 20:30 Kontzertua: Inguma.
  • 22:30 Komerik erromeria. Eta ondoren, DJ Guti & Felixin.
Maiatzak 23, zapatua
  • 10:45 Diana.
    • Bolutik, Bergarako Txistulari Banda.
    • Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak.
    • Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak.
    • Ondoren Ariznoa plazan elkartuko dira guztiak eta BETeko erraldoi txikiekin batera Mizpirualdera egingo dute bisita.
  • 11:00 XXXII. Bakailao lehiaketa Espoloian.
  • 11:00 Erraldoien gunea Espoloian: erraldoien erakusketa, gomazko erraldoien
    erakusketa Oier Torresen eskutik, palomita-makina, tailerrak, umeentzat
    puzgarria... Antolatzailea: BET elkartea.
  • 11:30 Bergarako erraldoi txikiak Mizpirualde egoitzara.
  • 11:30 Pentekosteetara ongi-etorria emateko ekitaldia, iazko jaietatik hona mundura etorri direnei, Udaletxeko Pleno aretoan. Sarrera San Martin plazatik izango da. Ondoren, argazki bateratua ateratzea udaletxearen atzealdean, San Pedro ondoan.
  • 12:30 Erraldoi taldeen kalejira Ariznoa plazatik eta Toki Ederretik Espoloira: Trapagarango Danetarako Danok erraldoien konpartsa eta Pasaiako erraldoien konpartsa.
  • 13:00 Erraldoien talde gonbidatuei ongietorria eta dantzak Espoloian.
  • 13:30 Bakailao lehiaketako sari banaketa Espoloian.
  • 14:00 Erraldoien kalejira Espoloitik Zabalotegira.
  • 16:30-20:00 Holter familiaren madarikazioa ihes jokoa (scape room) . 9-14
    urte bitarteko haurrentzat, Seminarixoa aretoan.
  • 17:30-18:15 Erraldoien gona azpiko abentura. Ariznoa plazan. Erraldoiak barrutik ezagutzeko aukera.
  • 18:15 Erraldoien kalejira eta dantzak Ariznoa plazatik hasita. Trapagarango Danetarako Danok, Amarako Konpartsa eta Pasaiako Erraldoiak, Bergarako Erraldoi Taldeko erraldoiekin batera.
  • 18:30 Euskal Herriko errekortariak zezen-plazan.
  • 22:00 Kontzertua: Neomak. Oxirondo plazan.

Xaxauren txosnako egitaraua:

  • 15:00 Preso eta iheslarien aldeko bazkaria, Gure Arterak antolatuta.
  • Ondoren, Anuk eta Elene bikotearen kontzertu akustikoa.
  • 19:00 Palestinari elkartasuna, Irala kalean.
  • 19:30 Guateke More Ibiltaria. Martxanterak antolatuta.
  • Kontzertua: Kiliki.
  • Sokasalto herrikoia.
  • Sutargi erromeria. 
  • Ahokorapilo lehiaketa.
  • Payne (Lora Sound).

BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:

  • 20:30 Ilargi txaranga.
  • 22:30 Kontzertua: Istilu.
  • 00:00 DJ Blind & Men2a.
  • 02:00 DJ Tintz.
Maiatzak 24, igandea
  • 08:00 Bigantxak zezen-plazan.
  • 10:30 XLVI. Haur eta Gazteen Simon Arrieta Plastika Sariketa, Espoloian. Laguntzailea: BEART elkartea.
  • 12:00 Ad Libitum txarangaren kalejira, Oxirondotik hasita.
  • 12:30 Bergarako Musika Bandaren kontzertua, Espoloian. Euriarekin Udal Pilotalekuan.
  • 13:30 XLVI. Haur eta Gazteen Simon Arrieta Plastika Lehiaketako sari banaketa,
    Espoloian.
  • Ondoren, Eskoriatzako Ad Libitum txarangarekin animazioa eta buruhandiak eta kilikiak, Espoloian.
  • 16:30-20:00 Holter familiaren madarikazioa ihes jokoa (scape room). 9-14 urte bitarteko haurrentzat, Seminarixoa aretoan.
  • 17:30 Mokoloblok V. Kale Blok Topaketa, Munibe plazatik hasita.
  • 18:30 Errekortadore txapelketa zezenekin, zezen-plazan.
  • 19:30 Kontzertua: Anje Duhalde. Oxirondo plazan.

Xaxauren txosnako egitaraua –Jardun Eguna–:

  • 12:00 Familientzako egurrezko jolasak.
  • 14:00 Txomingero bertso-bazkaria, haur, familia eta nagusientzat.
    Bertsolarixak: Onintza Enbeita eta Ane Labaka. Gai-jartzailea: Txinbo.
  • 15:30 Makendo.
  • 21:00 Zartadia podcasta zuzenean.
  • 21:30 Afari herrikoia (Jardun Euskara Elkartea).
  • 22:30 Korto lehiaketa.

BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:

  • 19:00 Umore ikuskizuna: Hondamendia: Asier K eta Antton Telleria.
Maiatzak 25, astelehena –Kuadrillen Eguna–
  • 11:30 Kuadrillen arteko baltsa jaitsiera, Naizarai Txarangak animatuta.
  • 12:30 Kuadrillen arteko XVI. Olinpiadak, zezen-plazan.
  • 12:30 Dantza gidatua eta musika Eingo taldearekin Espoloian.
  • 14:30 Herri bazkaria Espoloian. Ondoren, Naizarai txarangarekin animazioa.
  • 17:30 Haurrentzako Pin-Txo-Txef sukaldaritza erronka. Kaldaritza erronka Elikaenearen eskutik. 8 urtetik gorako haurrentzat. Haurrek egindako pintxoak
    dastatzeko aukera egongo da. Oxirondo azokan.
  • 18:30 XXVIII. Bergara Hiria Pilota Txapelketaren finalak (neska zein mutiletan) Udal Pilotalekuan.
  • 18:30 Gaztetxoentzako bigantxak zezen-plazan.
  • 22:00 Gazte DJ saioa DJ Jonkass-ekin Espoloian

Xaxauren txosnako egitaraua:

  • 11:30 Baltsa jaitsiera.
  • 19:45 Sari banaketa: baltsa eta frontenisa (Bedelkar).
  • 20:00 Trikidantza erromeria.
  • 23:00 Kontzertuak: Malko eta Marte Lasarte.
  • 03:00 Egin kantu!

BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:

  • 22:00 Kontzertua: Ateri.
  • 00:00 Rances.
  • 02:00 DJ RVDA.
Maiatzak 26, asteartea –Umeen eta Helduen Eguna–
  • 08:00 Bigantxak zezen-plazan.
  • 11:00-14:00 Jolas parkea haurrentzat eta gazteentzat Ipintza II-ko patioan.
  • 11:00-14:00 Izan zaitez Bitorianatxo egun batez emozioen tirolina, haurrei zuzenduta (10-16 urte artekoak). Zintzilik Emozioen Laborategiaren eskutik. Oxirondo gunean.
  • 12:00 Herri kirolen erakustaldia Ariznoa plazan.
  • 12:00-14:00 Bizikleta solidarioa: Rural Kutxa – Katxalin, Irala kalean. Bizikletara igo
    eta kilometroak egin bularreko minbiziaren ikerkuntzaren alde!
  • 13:00 Ribera Canta taldearen kantu-emanaldia, Irala kalean.
  • 15:00 Bazkaria San Joxepe elkartean eta ondoren dantza saioa.
  • 16:00-19:00 Bizikleta solidarioa: Rural Kutxa – Katxalin, Irala kalean.
  • 16:30 Bolo, toka eta igel jokoen txapelketa San Joxepen. Antolatzailea: San
    Joxepe elkartea.
  • 17:00-20:00 Izan zaitez Bitorianatxo egun batez emozioen tirolina helduei zuzenduta (16 urtetik gorakoak), Oxirondo gunean.
  • 17:00 Pilota partida profesionalak Udal Pilotalekuan.
  • 18:30 Gaztetxoentzat zezenak, zezentxoak eta poniak zezen-plazan.
    20:00-22:00 Mugi Pandero erromeria Oxirondo plazan.
  • 22:00 Bitorianatxoren igoera, Oxirondo plazan.

Xaxauren txosnako egitaraua:

  • 17:30 Haurrentzat Potx eta Lotx: Lagunekin topa!

BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:

  • 19:00 Bertso-saioa: Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Elixabet Etxandi eta Julio Soto.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak