JAIAK

Bergarako Musika Bandak lepo bete du Espoloia

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 24a

Gaur goizean eskaini du Pentekoste jaietako urteroko kontzertua Bergarako Musika Bandak. Bero zapa egiten zuen Espoloian. Puntuan hasi dira, 12:30ean, eta askotariko piezak eskaini dituzte. Hala, jaietako domekan izaten den kontzertuaz gozatu ederra hartu dute herritarrek, beste urte batez.

Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Kalez kale musikaz izan da kontzertua zabaldu duena. Bandak lehen aldiz jo ditu 3 pieza: Pablo Lunaren La picara molinera (1928), Ron Sebregtsen Abba Gold (1993) moldaketa eta Jan Magne Forderen Kongolela (2002). 

Alfredo Gonzalez Chirlaquek musika eta Juan Martin Elexpuruk egindako hitzak dituen Bergarako ereserkiak izan du lekua bisetan. Egungo zuzendari Enrike Txurrukak entzuleak gonbidatu ditu ereserkia abestera eta izan du erantzuna. 

Hurrengo kontzertua ekainaren 27an izango du Bergarako Musika Bandak, zapatuz.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak