Urtero Herriko Plazatik hasten den ibilbidea aldatu egin dute aurten, eta Munibe plazatik abiatu dira Bergarako eskalatzaileak Mokoloblok Kale Blok Topaketaren bosgarren edizioan. Antolatzaile lanetan diharduen Maddi Mujikak onartu du ez zekitela ea zenbat jende animatuko zen "asteburuko beroagatik eta ajeagatik", baina "jendea animatuta ikusita, pozik" daude antolatzaileak.
Parte hartzaileak gustura
"Bero handia" egin izana nabarmendu dute hainbat parte hartzailek; horrek "zaildu" egiten duela zehaztutako ibilbideak egitea. Hala ere, "oso gustura" ibili direla onartu dute, eta Munibe plazako inguruetan hainbeste jende elkartu izanagatik "oso pozik"agertu dira.