ALBISTEAK

Bitorianatxo bezala jaitsi dira neska-mutikoak kanpandorretik Oxirondora

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 26a

Pentekoste jaietako egitarauaren barruan, Izan zaitez Bitorianatxo egun batez ekimena egin dute Bergarako Oxirondo gunean. Zintzilik Emozioen Laborategiak antolatuta, 10 eta 16 urte arteko gazteek Bitorianatxok egin zuen ibilbidearen antzeko esperientzia bizitzeko aukera izan dute tirolinan behera jaitsiz.

Goizeko 11:00etan hasi dira lehen parte-hartzaileak kanpandorrera igotzen, eta handik behera, segurtasun neurri guztiak hartuta, 30 metro baino gehiagoko altuera eta 60 metroko luzera duen tirolinan behera egin dute. Zintzilik Emozioen Laborategiko kideak arduratu dira segurtasun guztia bermatzeaz. Tirolinaren inklinazioak eta altuerak ikusmina sortu dute bertaratu direnen artean. Eta gazteek urduritasunez baina emozio handiarekin bizi izan dute esperientzia.

Antolatzaileek nabarmendu dute helburua ez dela soilik adrenalina bizitzea, baizik eta gazteei beldurrak gainditzen laguntzea eta esperientzia dibertigarri bat eskaintzea.

Erlazionatuak

'Izan zaitez Bitorianatxo egun batez', argazkitan

Eki Letona Erretolatza mai 26, 14:58 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak