Podcasta

ZARTADIA

Bideopodkast gazte eta freskoa da, egunerokotasuneko gaiak lantzen dituena, beti umoretik eta lagunarteko solasaldi baten bidez.
-- Goiena --
Entretenimendua
5 atal ikusteko
Zartadia 19: Heldutasun Zartadia!
2026/11/05

Josu Zubia eta Itziar Arkauz egon dira aste honetan Zartadian; baliteke Potx eta Lotx izenarekin ezagunagoak izatea askorentzat. Besteak beste, pailazo izatearen inguruan eta heldutasunaren gainean jardun dute aurkezleek gonbidatuekin. 

66 min
Zartadia 18: Zartadia bakardadian!
2026/10/29

Bakardadeaz hitz egiten ibili dira Andoni eta Andrea. Bakarrik egon dira. Elkarrekin baina bakarrik.

Zer da bakardadea? Bakarrik sentitzea txarra da? Jendez inguratuta egon da ere, bakarrik sentitzen gara?

Ez dakizula non ikusi Zartadia? Goienako webgunean eta plataforma digitaletan dauzkazu ikusgai orain arteko atal denak!

Animatu ikustera!

57 min
Zartadia 17: Zartadia maniatikua!
2026/10/22

Aste honetako atalean, Nerea Agirrezabal arraunlaria egon da Zartadian! Norberak dituen maniak izan dituzte hizpide, baina nola ez, arraunaren inguruan jakin beharreko kontu batzuk ere erakutsi dizkie Nereak lehorrekoei.

61 min
Zartadia 16: Oroitzapenen zartadia!
2026/10/15

Hirugarren denboraldiko lehenengo gonbidatuarekin elkartu dira Andoni Etxezarreta eta Andrea Gonzalez, Ibai Sanzekin. Zientzia eta oroitzapenak nahastu dituzte atal honetan: zerekin akordatzen gara eta zer da jada oroitzapena?

61 min
Zartadia 15: Zartadiako ikasturte berria!
2026/10/08

Bueltan dira Andrea Gonzalez eta Andoni Etxezarreta denboraldi berri batekin. Oporrak ondo disfrutatu ondoren, eskolara bueltatzea tokatzen da, eta bi horien kasuan Zartadiako estudiora itzuli dira.

62 min