Bergararen 750. urteurrenarekin lotutako albisteak, argazkiak eta bideoak.
Eguraldia lagun, irailaren 28an egingo da 750. urteurreneko kontzertua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 ira 25 Bergara

Ekainean ez bezala, eguraldi iragarpenak onak dira orain eta 750. urteurreneko kontzertu "errepikaezina" egubakoitzean, irailak 28, egingo da San Martin plazan (22:30); antolakuntzak gaur konfirmatu du. Sarrera Bidekurutzeta kaletik (Sabadell-Munibe) izango da eta eserleku guztiak zenbakitu gabekoak izango dira.