Bergararen 750. urteurreneko kontzertua eskainiko dute ekainaren 29an

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko eka. 20a, 18:01

750. urteurreneko kontzertuaren aurkezpena.

Bergara izan dena erakutsi eta "bergarar sena indartzeko" ikuskizun "errepikaezina" egingo da San Martin Agirre plazan. Bergarak Hiri-Gutuna jaso zuenetik 750. urteurrena gogora ekarriko du kontzertuak, historiari errepaso bat eginez. Udalak eta herriko elkarte ugarik bultzatu dute ekimena, Valen Moñux eta Alfredo Gonzalez Chirlaqueren gidaritzapean. 

"Lehenengo aldia da halako formatuko diziplina anitzeko ikuskizun bat San Martin Agirre plazan egiten dena eta erronka itzela da batzen dituen musikari eta artista guztiengatik, Bergarako historia izango duelako oinarri eta, jakina, aire librean egingo delako, kokagune arkitektoniko ederrenean", azaldu dute Bergarako Udaletik.

San Pedro - San Martzial gaua

Ikuskizunerako San Pedro – San Martzial gaua aukeratu da, herriaren tradizioan duen "sinbologia eta garrantziagatik".

Musika izango da ikuskizunaren osagai nagusia, baina ikus-entzunezkoek lagunduta egongo da. Horietan udalerriak musikan, pinturan eta arkitekturan izan dituen mugarriak errepasatuko ditu. Bergarako historia errepasatuko du ikus-entzunezkoak Bergarari buruzko idatzizko lehen erreferentzia jasota dagoen garaitik (1050) Ikurrinaren legeztatzearen unera arte. Gainera, plaza guztia eta San Pedro elizako dorrea argiztatuko dira.

Kontzertuan , 330 lagun inguruk parte hartuko dute parte. Diziplina askotarikoak izango dira; musikariak, abeslariak, dantzariak, erregidoreak eta beste batuta.

Emanaldiak ordu eta erdi pasatxoko iraupena izango du. Bestalde, Euskal Telebistak grabatu egingo du, uda ostean eskaintzeko.

Ikuskizuna lau bloke nagusitan banatuko da:
1. Gure antzinako euskal musika.
-‘Euskal festara’. Euskal Martxa. Jose Mari Usandizaga.
-‘Mendi Mendiyan’. Operako fantasia. Jose Mari Usandizaga.
2. XX. Mende bukaerako gure euskal musika.
-‘Udazken Koloretan’. Benito Lertxundi.
-‘Xalbadorren heriotzean’. Xabier Lete.
-‘Baga, Biga, Higa’. Mikel Laboa.
3. San Martzial.
4. Finale.

Sarrerak agortuta

Ekainaren 12an eta 13an Seminarixoan eskuragarri egon ziren ikuskizunaz jarrita gozatzeko 900 gonbidapen, eta berehala agortu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak