2018 mai 16 Bergara
Bergararen 750. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen artean urteurren bereziko pintxoa aukeratzeko lehiaketa egin dute. Atzo, maiatzak 15, egin zuten finala Sagarpe elkartean; Sagarpe, Zaspi eta Madura elkarteak izan ziren finalistak eta Madura izan zen irabazlea. Uztailean tabernariek pintxo hori salgai izatea da asmoa.