Eguraldia lagun, irailaren 28an egingo da 750. urteurreneko kontzertua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ira. 25a, 12:52

Kontzertuko entsegu bat.

Ekainean ez bezala, eguraldi iragarpenak onak dira orain eta 750. urteurreneko kontzertu "errepikaezina" egubakoitzean, irailak 28, egingo da San Martin plazan (22:30); antolakuntzak gaur konfirmatu du. Sarrera Bidekurutzeta kaletik (Sabadell-Munibe) izango da eta eserleku guztiak zenbakitu gabekoak izango dira.

Udalak ohar bidez eskertu gura izan du kontzertuak herritarren artean piztu duen interesa: "Ikuskizunak sortu duen interesa eskertu ezinezkoa gertatzen zaigu. Horregatik, 22:00etan sarrera-gonbidapenik ez dutenentzat ateak zabalduko dira. Aulkiren bat libre izanez gero, edonor eseri ahalko da". Bertan egoterik ez dutenek ere aukera izango dute aurrerago kontzertuaz telebistan gozatzeko, izan ere, EITBk kontzertu osoa grabatuko du eta gero Oholtza saioan ikusi ahalko da.

Era berean, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie kontzertuko partaideei: "Eskerrak eman nahi dizkiegu kontzertuan parte hartzen duten musikari, abeslari, dantzari eta modu desinteresatuan laguntzen duten guztiei, ikuskizuna herritar guztiei eskaintzearren".

Jarraian, kontzertu bereziko kartela:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak