Irailaren 20an banatuko dira 750. urteurreneko ikuskizunerako gonbidapenak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ira. 17a, 11:38

Ekainaren 28an izan behar zen kontzertua iragartzeko agerraldia, ekainaren 12an.

Bergarak hiri gutuna jaso zuela 750 urte bete direla gogora ekartzeko ekitaldien barruan antolatu den ikuskizun "errepikaezinerako" 700 gonbidapenak eguenean, hilak 20, banatuko dira. Seminarixoa aretoko txarteldegian banatuko dira, 18:00etatik 20:00etara, eta pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen jaso ahal izango ditu. Kontzertua irailaren 28an egingo da, San Martin plazan.

Data hurbildu ahala, irailaren 28rako eguraldi iragarpenak onak ez balira, irailaren 29an, zapatua, San Martin plazan egingo litzateke. Eta zapaturako iragarpenak ere onak ez balira, egun horretan Udal pilotalekuan egingo litzateke ikuskizuna.

Ekainean eskuratutako gonbidapenek ez dute baliorik izango arrazoi bategatik: Udal pilotalekuan ezin dira sartu San Martin plazan beste pertsona, eta banatutako sarrerak San Martin plazaren eserleku kopuruaren araberakoak ziren.

Hortaz, iraileko ikuskizunerako gonbidapen berriak hartu beharko dira irailaren 20an, eguena, Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.

Azkenean, eguraldiak lagunduta, San Martin plazan egitea posible izango balitz edukiera bete arte gonbidapen gehiago banatuko litzateke.

Jarraian, kontzertuaren iragarpena:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak