Bertan behera geratu da egubakoitzean San Martin plazan egitekoa zen kontzertua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 27a, 13:07

Zapatuan egin zuten entsegua. Argazkia: Eneko Azurmendi.

Euskalmeteko zuzendariarekin harremanetan egon dira Bergarako Udaleko ordezkariak eta emanaldiko arduradunak, eta azkenean, egubakoitzean egitekoa zen "kontzertu errepikaezina" bertan behera uztea erabaki dute. Arrazoia: ekaitz arriskua iragarri dute. Oraindik ez dute data berririk jarri.

Eguraldia aldatzen ez bada bihar, eguena, alerta horia ezarriko dute astebururako prezipitazioengatik. Hori horrela, Bergarako Udalak erabaki du egubakoitzeko kontzertua bertan behera uztea.

Oraindik ez dute erabaki data berria zein izango den. Datorren astean elkartuko dira horri buruz berba egiteko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak