Kontzerturako ez da sarrerarik ordaindu beharko, baina eserlekuetarako gonbidapenak irailaren 20an banatuko dira Seminaraxioa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.
Aldez aurretiko gonbidapenek, baliorik ez
Ekainaren 29rako eskuratutako gonbidapenek ez dute baliorik izango arrazoi bategatik: udal pilotalekuan ezin dira sartu San Martin plazan beste pertsona, eta banatutako sarrerak San Martin plazaren eserleku kopuruaren araberakoak ziren.
Hortaz, iraileko ikuskizunerako gonbidapen berriak hartu beharko dira irailaren 20an, eguena, Seminarixoko txarteldegian, 18:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. Gonbidapenak zenbakituak izango dira.
Ordurako Udalak eta eragileak kalkulatuta izango dute zenbat eserleku jarri ahal izango diren ikuskizun horretan udal pilotalekuan. Eta gonbidapenen kopuru hori banatuko da egun horretan.
Aldiz, eguraldiak lagunduko balu eta ikuskizuna San Martin plazan egingo balitz, bezperan gonbidapen gehiago banatuko lirateke San Martin plazako edukiera bete arte. San Martin plazan 800 aulki jarriko lirateke eta sarrerak berak izango ziren, baina kasu horretan eserlekuak ez lirateke egongo zenbakituak.
Hainbat eta hainbat talde
Bergarak hiri-gutuna jaso zuela 750 urte bete direla gogora ekartzeko ekitaldien barruan antolatutako ekintza nagusietako bat da kontzertua. Horren adierazle da "emanaldi errepikaezin" horretan parte hartuko duen herriko talde eta norbanako kopurua: